2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Esparru-hitzarmena, Navargreen Fotovoltaica SLrekin. Informazio publikoa
Batzar Orokorraren 2022ko abenduaren 28ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Errege Bardeako Komunitateak onetsi zuen esparru-hitzarmen bat sinatzea, deklara dadin interes publikokoa dela, Bardeako Komunitatearentzat, eguzki-instalazioaren proiektuak ukitutako alderdia, eta deklara dadin, orobat, lurraren erabilera zuzenean lagatzen zaiola enpresa interesdunari.
Ebazpena jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari, (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Halaber, komunitate honen egoitza elektronikoan egonen da interesdunen eskura: https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0.
Tuteran, 2023ko azaroaren 23an.–Komunitateko burua, José M.ª Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2316750