256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

El Campillo industrialdea handitzea. Behin betiko onespena

Argitara ematen da aldaketa bat Martzillako Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, El Campillo industrialdea handitzeari dagokionez. Martzillako Udalak sustatu du, eta behin betiko onetsi zen urriaren 31ko 36E/2023 Foru Aginduaren bitartez. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluari (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak).

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Martzillan, 2023ko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Úcar.

Informazio eta justifikazio agiriak (PDF) (*).

Onetsitako araudia (PDFa).

(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2316081