2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Lukingo Udalak, 2023ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen honako tasa, indize eta ehuneko hauek 2024. urterako:
–Lurraren kontribuzioa: ehuneko 0,30.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean (gutxienez %2 eta gehienez %5).
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indizea.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Honako hauek izanen dira sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko indizeak eta koefizienteak: urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (foru lege horren bidez, aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Karga-tasa legezko gutxienekoa izanen da tarte guztietarako; %8koa, alegia.
–Udal igerilekuak 2024:
- 12 urtetik gorakoen abonuak: 55 euro.
- 6 eta 12 urte bitartekoen abonuak: 45 euro.
- Eguneko sarrera, 12 urtetik gorakoak: 6 euro.
- Eguneko sarrera, 6 eta 12 urte bitartekoak: 5 euro.
Tasa hauek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira.
Lukinen, 2023ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Javier Martínez Giralda.
Iragarkiaren kodea: L2316952