2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
5. poligonoko 14., 15., 284. eta 703. herri-lurzatien desafektazioa. Informazio publikoa
Irunberriko Udalak, 2023ko azaroaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eskatutako gehiengoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), baita Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduk eskatutako gehiengoarekin ere (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez), erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea 14.663,50 m² desafektatzea, 5. poligonoko 14., 15., 284. eta 703. lurzatietan (Mirandan), gero trukatzeko Jose María Ollo Aristuren lur partikular bateko 65.686,49 m²-rekin, zeinak baitaude 4. poligonoko 312., 330. eta 331. lurzatietan (Zalduan) eta 2. poligonoko 1.138. lurzatian (Muñozen).
Erabakia eta espedientea, zeinak interesdunen eskura baitaude udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Irunberrin, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2316003