2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 447. lurzatian. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2023ko azaroaren 2ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 447. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Unsain SLU sozietateak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2316066