2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRITZA
Aldaketa, 1. poligonoko 276. lurzatian. Behin betiko onespena
Ziritzako Udalak, 2022ko maiatzaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala egitea udalerriko 1. poligonoko 276. lurzatian.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, urriaren 31ko 38E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen espediente bat, determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala egiteko udalerriko 1. poligonoko 276. lurzatian.
Erabakia eta onetsitako araudia argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, honako hauetan xedatutakoa bete dadin: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ziritzan, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Cristina Porrón Goñi.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2316027