256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4068/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko obra zibileko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 854/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean obra zibileko teknikariaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 1581/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.

Geroago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 2an emandako 2639/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko obra zibileko teknikarien 9 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei jakinaraztea 2023ko abenduaren 14a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetu eta horietan lanean hasteko eguna. Herri-lanen eta Azpiegituren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian eginen dute hori.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, esleitutako lanpostuaren jabetza-hartzea behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzu zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipenari bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiatzaileen jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe. Egoera horretan jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiatzaileen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, bai eta egoera hori frogatu ere.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin deialdiaren 9.2 oinarrian. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

3. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 8 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

DELITU
SEXUALEN
ZIURTAG.

HERRIA

GOÑI PERUCHENA, EDUARDO MIGUEL

0001991

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

II. ERANSKINA.–HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

DELITU
SEXUALEN
ZIURTAG.

HERRIA

0001791

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

0001908

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

0001995

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

TAFALLA

0001999

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

IRURTZUN

0002020

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

0002039

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

LIZARRA

0002149

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

IRUÑA

0007717

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

Bai

MUGAIRI

Iragarkiaren kodea: F2316915