256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2023ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko urriaren 18an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2023ko plantilla organikoaren aldaketa (A mailako arkitekto lanpostu berri bat sortzea).

Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hamabortz egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2023ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an, eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondotik.

Inolako erreklamaziorik izan ez denez gero, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsia gelditu da.

Horregatik, orain Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Lanpostua: arkitektoa.

Lanpostuaren zenbakia: berria sortu.

Kopurua: 1.

Araubide juridikoa: lan-araubidea.

Maila: A.

Lanpostuko osagarria, %6,88.

Bateraezintasuneko osagarria, %35.

Aginte osagarria, %18.

Sarbidea: barne-sustapen mugatua (251/1993 LFDren 15.6 artikulua), oposizio bidez.

Laneko egoera: hutsik.

Euskara maila: C1 (ahoz eta idatziz).

Arkitekto teknikoak A mailara igotzea lortzen badu, lan-izaera duen plantillako B mailako lanpostua amortizatu eginen da.

Beran, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2316805