2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
1etik 6ra bitarteko aurrekontu-aldaketak eta hiru partida berri sortzea
(bi diru-sarreretan eta bat gastuetan), 2023ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2023ko azaroaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz, legez ezarritako quoruma zuela:
1. Hasiera batez onestea 1etik 6ra bitarteko aurrekontu-aldaketak eta hiru partida berri sortzea (bi diru-sarreretan eta bat gastuetan), Aiegiko Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarrean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
2. Udalak osoko bilkuran onetsitako aurrekontu-aldaketa berriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, Udalaren Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.
3. Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak berariazko ebazpen bat emanen du haiek ebazteko, eta behin betiko onetsiko ditu aurrekontuko aldaketak. Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko erabakian aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan.
Aiegin, 2023ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2316720