1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
381E/2023 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira deialdi honen oinarriak: turismo-enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia, NextGeneration EU Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.
2022ko martxoaren 29an, Turismoaren Konferentzia Sektorialak 2022ko aurrekontuari dagokion kreditua lurraldeen artean banatzeko Erabakia hartu zuen: SEEPren turismo-enpresetako energia-efizientziako proiektuak finantzatzeko lerroa (C14.I4 neurria, 2 jarduketa ildoa). Erabaki hori 2022ko 83. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7koan.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 265E/2022 Ebazpenaren bidez turismo-enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia onetsi zen, NextGeneration EB-Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.
Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 351E/2023 Ebazpenaren bidez, aldatzen dira deialdi honen oinarriak: turismo-enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia, NextGeneration EB-Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.
Laguntza horien helburua klima-aldaketaren aurkako estrategia garatzen laguntzea da, zeina 2023 Horizontea-Nafarroako Energia Planarekin lerrokatuta baitago, turismo-ostatuen sektorean energia berriztagarrien ekarpena areagotzeko eta energia-kontsumoa arrazionalizatzeko ekintzak bultzatuz.
Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak proposatu du aipatutako oinarriak aldatzea, eskaerak aurkezteko epea luzatzeko, Turismoaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakiaren 21. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea deialdi honen 8.1 oinarri arautzailea: turismo-enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia, NextGeneration EB-Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Testu hau izanen du aurrerantzean:
8. oinarria.–"Eskaerak aurkeztea".
1. Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2024ko martxoaren 31n bukatuko da, egun hori barne.
Deialdi honetarako aurreikusitako aurrekontu-kreditua egun hori baino lehen agortzen bada, laguntzen fitxan iragarriko da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, zuzenduko zaiona Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hartan espediente zenbakia adierazita (goiburuan agertzen da, "Erreferentzia. espedientea" hitzen ondoren). Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 17an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2316440