256. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urriaren 31ko 234/2023 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez honako arau hauek aldatzen dira: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Sozietateen gaineko zergaren Erregelamendua, abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia; 8/2010 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituena; 50/2006 Foru Dekretua, uztailaren 17koa, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duena Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan, eta 177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamendua onesten duena.

Akats bat atzeman da urriaren 31ko 234/2023 Foru Dekretuan, zeinaren bidez honako arau hauek aldatzen baitira: Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Sozietateen gaineko zergaren Erregelamendua, abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia; 8/2010 Foru Dekretua, otsailaren 22koa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituena; 50/2006 Foru Dekretua, uztailaren 17koa, baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duena Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan, eta 177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamendua onesten duena. Foru dekretua 2023ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 23koan. Bidezkoa da beraz dagokion zuzenketa egitea:

Azken xedapen bakarrean, bigarren paragrafoan, 1. eta 2. ataletan, honakoa dioen tokian:

"1. Lehenengo artikuluko laugarren apartatuan aipatzen den produktu paneuroparren inguruko lehen aitorpen informatiboa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztuko da, 2023. urteari buruzko informazioari dagokionez.

2. Lehenengo artikuluko bosgarren apartatuan aipatzen den plataforma operadoreen lehen aitorpen informatiboa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztuko da, 2023. urteari buruzko informazioari dagokionez."

Honako hau behar du:

"1. Lehenengo artikuluko zazpigarren apartatuan aipatzen den produktu paneuroparren inguruko lehen aitorpen informatiboa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztuko da, 2023. urteari buruzko informazioari dagokionez.

2. Lehenengo artikuluko bederatzigarren apartatuan aipatzen den plataforma operadoreen lehen aitorpen informatiboa 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztuko da, 2023. urteari buruzko informazioari dagokionez."

Iruñean, 2023ko azaroaren 24an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2316882