254. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

135/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legearen 17. artikuluan xedatu zen Irisgarritasun Unibertsalaren eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Aukera-berdintasunaren Sustapenerako Kontseilua eratzea, aholku emateko eta parte hartzeko organo gisa.

Aurrerago, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea onetsi zen, eta haren xedapen indargabetzaile bakarraren bitartez berariaz indargabetu zen, besteak beste, Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legea.

Azkenik, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeak, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoak, indargabetu egin zuen lehen aipatutako Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea. Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluaren gaur egungo araudia 31/2022 Foru Legearen 105. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen da (31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzkoa).

Lehendakaritza gaietan eskumena duen departamentuko kontseilariaren zenbait foru aginduren bidez, kontseiluaren kideak berritzen joan dira; horietako azkena, zehazki, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 3ko 70/2021 Foru Agindua izan zen, Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

2023ko maiatzaren 28an egindako hauteskundeen ondorioz Nafarroako administrazio publikoetan izandako aldaketak direla-eta, Kontseiluko kideak berritu beharra dago.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek izendatzea Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera-berdintasuna Sustatzeko Kontseiluko kide:

–Jabier Arakama Urtiaga jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Maite Arrondo Segovia andrea, Etxebizitzako zuzendari nagusia, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Miren Maite Domínguez Muguiro andrea, Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkari gisa.

–Begoña Unzué Vela andrea, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

–Antonio López Andrés jauna, Osasuneko zuzendari nagusia, Osasun Departamentuaren ordezkari gisa.

–Berta Miranda Ordobás andrea, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Pablo Ezcurra Fernández jauna, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren ordezkari gisa.

–José María Aguinaga Pérez jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa.

–Rashid Mohamed Vázquez jauna, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren ordezkari gisa.

–Ignacio Gil Jordán jauna, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ordezkari gisa.

–Jorge Aguirre Oviedo jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren ordezkari gisa.

–Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren ordezkari gisa. Kontseiluko idazkari lanak eginen ditu.

–María Luz Sanz Escudero andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–Mirian Nepote Ayensa andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–Pilar Herrero Jiménez andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–Sonia Ganuza Biurrun andrea, CERMIN-Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen ordezkarien Espainiako Komitearen ordezkari gisa.

–José Javier Martínez Elizondo jauna, Irache Kontsumitzaileen Elkartearen ordezkari gisa.

–Michel Lumbreras Alegría jauna, AENOR confía-ren ordezkari gisa.

–Raquel Martín Belza andrea, AIN-Nafarroako Industriaren Elkartearen ordezkari gisa.

–Cristina García López andrea, ATANA-Nafarroako IKT Enpresen Elkartearen ordezkari gisa.

–Xabier Alcuaz Andueza jauna, Nafarroako toki erakundeen ordezkari gisa.

–Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako toki erakundeen ordezkari gisa.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 8an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2315867