251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

32C/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Lodosako Udaleko funtzionarioen eta administrazio kontratudun langileen akordio edo itun mistoa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lodosako Udaleko funtzionarioen eta administrazio kontratudun langileen akordio edo itun mistoa aztertu da (kode zenbakia: 31100190132023), erregistro honetan 2023ko abuztuaren 8an sartu zena, Udalaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko maiatzaren 24an izenpetua.

2023ko irailaren 11n zuzentzeko eskaera egin ondoren, zuzendutako testua 2023ko urriaren 25ean jaso zen.

Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen arloko lan-agintaritzak akordioaren testuaren kontrol formalaren eskumena baino ez du, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan hitzarmen kolektiboetarako ezarritako gutxieneko edukia betetzen duela egiaztatzeko.

Aurrekoa gorabehera, ohartarazi behar da toki erakundeak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren eta hura garatzeko erregelamenduen aplikazio-eremuaren mende daudela, eta haietan jasotako arauak aginduzkoak direla, eta ez gutxienekoak.

Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 84.3 artikuluarekin, baita Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuekin eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskriba dadila agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko azaroaren 6an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Lodosako Udaleko funtzionario eta administrazio-kontratudunentzako 2023. eta 2024. urteetarako akordio kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2315989