251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Barazkiak ekoiztea, ontziratzea

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Producciones Vegetales Diferenciadas SL.

Jarduera: Barazkiak ekoiztea eta ontziratzea, endibia kontserbatzeko ganberak, biltegi osagarriak eta zerbitzurako lokalak.

Tokia: 7. poligonoko 387. lurzatia.

Valtierran, 2023ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2316110