251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Eraikuntzako Ordenantzen 135. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2023ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen eraikitzeko ordenantzen 135. artikuluaren aldaketa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egokitzat jotako alegazioak jarri ahal izateko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez bada aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Urdazubin, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2316884