251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Ohiko irina prozesatzea, glutenik gabeko irina lortzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horren bidez arautzen dira Ingurumenean Eragina duten Jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 28/2023/AACC.

Sustatzailea: Bread Free SL.

Jarduera: jarduera bat ezartzea, ohiko irina prozesatzeko, eta, hala, glutenik gabeko irina lortzeko.

Tokia: La Serna industrialdea, C kalea (C nabea) (38. poligonoa, 28. lurzatia, 1. azpieremua, 8., 9. eta 10. unitateak).

Tuteran, 2023ko azaroaren 14an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2316098