2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SUNBILLA
2024. urteko zerga-tasak
Sunbillako Udalak, honako hau erabaki zuen 2023ko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete dadin:
1.–2024. urteko zerga-tasa hauek onestea,
–Hiri-lurraren eta landa-lurren gaineko kontribuzioa ekarpena (kuota bakarra): %0,22 katastroko balio garbien gainean.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obraren kostu efektiboaren gaineko %4an mantentzea (exekuzio materialaren aurrekontua).
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: indarrean dauden indizeak eta tasa mantenduko dira
1.1. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gaineko 1,4ko indizea mantentzea.
1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.
2.–Erabaki honek 2024. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.
Sunbillan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.
Iragarkiaren kodea: L2316794