251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-OCT-23 (13/CU).

«Aztertu da osoko bilkurak 2023ko martxoaren 29an hartutako erabakia, hasierako onespena ematen diona eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantza aldatzeari, ikusi da "La Milagrosa" berokuntza-sozietate kooperatiboak aurkeztutako alegazioa, aztertu da horretarako egindako txosten juridikoa eta ikusi da espedientean jasotako gainerako dokumentazioa.

ERABAKI DA:

1. "La Milagrosa" berokuntza-sozietate kooperatiboak aurkeztutako alegazioa baiestea, egindako txostenaren arabera.

2. Behin betiko onestea Eraikinak birgaitzeko udal laguntzak arautzen dituen ordenantza aldatzen duen testua (erabaki honi erantsi zaio).

3. Aldaketa horren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea».

Iruñean, 2023ko urriaren 17an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

ALDAKETA, ERAIKINAK BIRGAITZEKO UDALAREN LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

Zioen azalpena

Orain arte indarrean egon den birgaitzeko laguntzen ordenantzak, funtsean, hiriko eremu zaharrenetari eragiten dio (Alde Zaharra eta zabalguneak), eta eraikinak birgaitzeko jarduketak sustatzen ditu, eraikitako ondarea berreskuratzean oinarrituta, eta interes berezia erakusten du eraikinetan oztopo fisikoak ken daitezen.

Gaur egun, hiriko auzo gehienek 50 urtetik gora dauzkaten eraikinak dituzte, baita birgaitzeko interes orokor handia duten eremu kalteberak ere. Egungo arau-esparru teknikoa (EKT) kontuan hartuta, beharrezkoa da egokitzea eta eguneratzea hiri osoko eraikinak (ez soilik Alde Zaharrekoak eta zabalguneetakoak), birgaitzearekin lotutako gai guztietan. Horri gehitu behar zaio eraikinen birgaitze horiek eraikinentzat garrantzitsuak izateaz gainera, bertan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzen dutela. Era berean, premia larria dugu ingurumen-arrazoiengatik eraikinen efizientzia hobetzeko eta energia aurrezteko birgaitze-lanei ekiteko. Beraz, ordenantza berri honek bere jardun-eremua zabaltzen du hiri osora, eta bi eremu bereizi ezartzen ditu: Alde Zaharra eta hiriaren gainerakoa. Halaber, tratamendu desberdinak ezartzen dira esku-hartze orokorreko proiektuak (EOP) izeneko eremuetan eta osoko bilkurak eremu kaltebera gisa ezartzen dituen eremuetan (eremu horien egoera soziourbano berezia dela eta).

Eraikinen irisgarritasun baldintzen hobekuntza erraztera eta bultzatzera bideratutako arau-aldaketek (hirigintzakoak zein birgaitzeko laguntzenak) emaitza onak lortu dituzten arren, oraindik ere beharrezkoa da hirian jarduketa horiek sustatzea (kalkuluen arabera, hiriko 1.400 eraikin inguruk ez dute oraindik igogailurik). Horrela, dirulaguntzen ordenantza honek oraindik ere babesgarritzat jotzen ditu igogailua jartzeko eta arkitektura-oztopoak kentzeko jarduketa horiek.

Etxebizitzaren, birgaitzearen eta energiaren arloko plan estrategikoetan jasotako ekintza askoren ildotik, eta birgaitzeko laguntzen egungo arau esparruaren ildotik, bai Estatuko laguntzak, bai Nafarroakoak (61/2013 Foru Dekretua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana eta 853/2021 Errege Dekretua), beharrezkotzat jotzen da birgaitzea ingurumen-helburu batzuetara bideratzea, lehendik dauden eraikinetan energia kontsumoa murriztera, alegia.

Gure hirian, eraikinen %67 inguru eraiki ziren eraikinen tratamendu termikorako baldintza jakin batzuk eskatzen zituzten araudiak indarrean jarri aurretik. Administrazioak inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketetarako ematen dituen laguntzen eragina agerikoa bada ere, Iruñeko 4800 eraikin inguru izan daitezke oraindik inguratzailean inolako egokitzapen termikorik ez dutenak. Jada badiren bizitegi-eraikinei egotzitako energia-kontsumo handiari lotuta, ordenantzan jarduketa babesgarritzat hartzen dira eraikin berri bati aplika dakizkiokeen energia-aurrezpenaren baldintzetara eraikinak egokitzea dakarten jarduketa guztiak, bai inguratzaile termikoaren isolamenduari dagokionez, bai beroa sortzeko sistemak egokitzeari eta energia berriztagarriak ezartzeari dagokionez.

Era berean, hainbat arrazoirengatik, ordenantzaren zenbait apartatu kendu dira, une honetan gutxieneko eragina eta izaera puntuala izan dezaketenak, eta, nolanahi ere, urrun daudenak Ordenantzak bilatzen dituen eraikinen birgaitze integralaren eta eguneratzearen helburu orokorretatik.

Egungo ordenantzan kendu diren jarduketa babesgarriak dira fatxaden apaindurazko argiztapena, 50 urtetik gorako eraikinetako fatxadak berreskuratzea eta alde zaharrean aparkalekuak sustatzea.

I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honek xede du araubide juridikoa arautzea Iruñeko Udalak Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoaren bidez ematen dituen laguntzetarako, ondotik aipatzen diren jarduerak bultzatzeko direnean:

a) Iruñeko Alde Zaharrean eraikinak birgaitzea eta berritzea sustatzeko jarduketak.

b) Onetsitako garapen-plangintza duten eremuetan eraikinak birgaitzeko obrak sustatzera bideratutako jarduketak:

–Lehen eta Bigarren Zabalgunea.

–Milagrosa auzoa.

c) Hiriaren gainerakoan eraikinak birgaitzeko obrak sustatzera bideratutako jarduketak

2. artikulua. Printzipio orokorrak eta araubide juridiko aplikagarria.

1. Honako printzipio gidari hauen arabera kudeatuko dira ordenantza honetan aipatzen diren laguntzak:

a) Publikotasuna, gardentasuna, konkurrentzia, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza.

b) Eraginkortasuna, administrazio emaileak finkatutako helburuak betetzean.

c) Efizientzia, baliabide publikoak esleitu eta erabiltzean.

2. Ordenantza honetan jasotako laguntzek honako hauetan xedatutakoa beteko dute: Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua eta aplikatzekoak diren administrazio-zuzenbideko gainerako arauak.

3. Ordenantza honetan ezarritako dirulaguntzak bateraezinak dira Iruñeko Udalak jarduera berak diruz laguntzeko emandako beste edozein dirulaguntzarekin, etxebizitzen jabe diren pertsona fisikoentzako izaera sozialeko dirulaguntzak izan ezik.

3. artikulua. Laguntzak instruitu eta emateko organo eskudunak.

1. Dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoaren titularrak instruituko du emateko prozedura.

2. Alkatetzak izanen du eskumena ordenantza honetan araututako laguntzak emateko, egun dauden eskuordetzak edo etorkizunean izaten ahal direnak ukatu gabe; kasu horretan, eskuordetza horietan erabakitzen diren organoek izanen dute eskumena, zehaztuko den ahalmenarekin.

4. artikulua. Onuradunak.

1. Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, izanen dira ordenantza honetan ezarritako laguntzen onuradun; betiere, haien egoerak ekarriko du laguntzak ematea bidezkoa izatea, eta ordenantza honetan laguntza mota bakoitzerako ezarritako inguruabarrak bete beharko dira.

2. Onuraduna pertsona juridikoa bada, elkartutako kideak ere onuradunak izanen dira, baldin konpromisoa hartzen badute entitatearen izenean eta haren kontura dirulaguntza emateko arrazoi diren jarduera guztiak edo batzuk egiteko.

3. Onuradun izaten ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen batasunak, publiko edo pribatuak, ondasun komunitateak edo beste edozein unitate ekonomiko edo bereizitako ondare, baldin, nortasun juridikorik izan gabe ere, jarduketak egiten ahal badituzte edo dirulaguntza jasotzeko behar den egoeran badaude.

4. Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen batasunen kasuan, publikoak edo pribatuak izan, espresuki adieraziko dira, bai laguntzaren eskabidean bai emateko ebazpenean, batasuneko kide bakoitzak bere gain hartzen dituen konpromisoak, baita haietako bakoitzari aplikatzekoa zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Batasunaren ordezkari edo ahalordedun bakar bat izendatu beharko da, batasunari onuradun gisa dagozkion zereginak betetzeko adinako ahalen jabe. Batasuna ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 35. eta 65. artikuluetan ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

5. Ezin dira onuradun bilakatu ondoren aipatzen diren arrazoietako bat dagoenean, non ez duen, dirulaguntza bera dela eta, deialdiak edo hitzarmenak berak salbuesten:

a) Epai irmo baten bidez kondenatua izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera.

b) Konkurtsoaren deklarazioa eskatua izatea, prozeduraren batean kaudimengabe deklaratua izatea, konkurtsoaren deklarazioa izatea, esku-hartze judizial baten pean egotea, edo desgaiturik egotea Konkurtso Legearen arabera, oraindik bukatu gabe egonik konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaikuntza epealdia.

c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.

d) Pertsona fisikoak, merkataritzako sozietateen administratzaileek edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenek bateraezintasunen bat izatea kontratatzeko, kasu bakoitzari aplikatzen zaion berariazko legediaren arabera, edo Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak arautzen dituen hautapen bidezko karguetako bat izatea, hartan ezarritako moduan.

e) Dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean, bete gabe izatea zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak, indarrean dauden xedapenek behartzen dutenez.

f) Egoitza fiskala izatea erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

g) Udal honek edo haren erakunde autonomoek emandako dirulaguntzak itzultzera beharturik, haiek ordaindu gabe izatea.

h) Dirulaguntza eta laguntza publikoen arloan edo zerga kontuan arau-haustea egin eta administrazio prozedura batek emandako epai irmo bat dela bide, dirulaguntzarik hartzeko aukera galdu izatea zehapen gisa.

i) Ezin dira onuradun izan 3. artikuluko 3. apartatuan aipatutako elkarteak, haietako edozein kidek aurreko debekuren bat urratuz gero.

6. Iruñeko Udalarekin zorrak izan eta premiamendu bidez kobratzeko prozeduran dauden partikular edo entitateei ere ez zaie laguntza edo dirulaguntzarik emanen, ezta toki entitatearekin zerga arloko eginbeharrak bete gabe dituztenei ere, harik eta zor horiek ordaindu edo zerga arloko eginbeharrak betetzen ez diren arte. Ofizioz egiaztatuko dira inguruabar horiek.

Dirulaguntzaren izaera kontuan hartuta, salbuespen gisa, Iruñeko Udalak ofizioz kitatzen ahalko ditu aldez aurretik dirulaguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, dirulaguntzen bidez horiek osorik edo parte batean berdinduta; edo, baita ere, baldintza hori bete gabe uzten ahalko du, gizarte larrialdietako egoera berezietan. Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, aukera horrek jasota egon beharko du kasuan kasuko deialdian edo hitzarmenean, eta espedientean justifikatu beharko dira, halaber, neurri horren salbuespen egoera frogatzen duten arrazoiak, txosten tekniko baten bidez.

7. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuak dituzten elkarteak ezin dira inola ere izan ordenantza honetan araututako dirulaguntzen onuradun.

8. 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz zigor legearen kontrako arrazoizko aztarnak agertu direlako, erregistroan inskribatzeko administrazio prozedura etenik daukaten elkarteak ere ez dira onuradun izaten ahal, harik eta erregistroan inskribatzen uzten dien ebazpen judizial irmoa eman arte.

5. artikulua. Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Hauek dira pertsona edo entitate onuradunen betebehar orokorrak:

a) Helburua bete, proiektua gauzatu, jarduera egin edo laguntzak emateko arrazoia den portaera izan eta haien zenbateko osoa laguntzaren xederako erabiltzea, ordenantza honetan araututako laguntzak nolakoak diren, haien arabera.

b) Organo emaileari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea dirulaguntza emateko edo dirulaguntza jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

c) Organo emailearen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egin dezaketen beste edozein egiaztapen eta kontrol finantzario ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

d) Organo emaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta beti, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, frogatzea eguneratuak dituela Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak, besteak beste, udalarenak.

Iruñeko Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak daudela frogatzea ofizioz eginen da.

f) Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzearren, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako dokumentuak behar bezala auditatuak izatea, pertsona onuradunari kasu bakoitzean aplikatzen zaion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan, bai eta deialdietan eta ebazpenetan eska daitezkeen kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak ere.

g) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.

h) Behar adinako publizitatea egitea, adierazteko Iruñeko Udalak finantzatzen dituela dirulaguntza jasotzen duten programa, jarduera, inbertsio edo edozein motatako jarduketak.

Deialdiak edo hitzarmenak zehaztuko ditu legez ezarritakoez gain hartu beharko diren zabalkunde neurriak. Lagundutako jarduketari egokituko zaizkio, bai forman bai iraunaldian. Izan liteke Udalaren irudi instituzionala sartzea, finantzaketa publikoari buruzko aipamenak egitea kartel, plaka oroigarri, inprimatutako material, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezkoetan, edo komunikabideetan egiten diren aipuak.

Jarduketak beste finantza-iturri batzuk izan eta pertsona edo entitate onuraduna inguruabar hori jakinaraztera behartua denean, Udalaren dirulaguntzaren berri emateko bideak eta haiei eman beharreko garrantzia beste finantza-iturri horietarako erabilitakoen berdintsuak izan behar dira.

i) Hartutako dirua itzultzea, ordenantza honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritako kasuetan.

j) Nahitaezko obra-lizentzia lortzea, espedientea kalifikatu aurretik edo kalifikazioarekin batera.

k) Diruz lagundutako lanak espedientea kalifikatu ondoren hastea, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritako kasuetan izan ezik.

6. artikulua. Laguntzen xedea.

1. Etxebizitzen jabeek, laguntza osagarrien edo elementu pribatiboak birgaitzeko laguntzen onuradun direnean, ondasunak dirulaguntzaren xede zehatzerako erabili beharko dituzte, gutxienez bost urtez.

2. Etxebizitzen eta eraikinen jabe diren pertsonak edo erakundeak, alokairurako birgaitzeko laguntzen onuradunak direnean, ordenantzaren kapitulu bakoitzean adierazitako mugekin, behartuta egonen dira ondasunak dirulaguntza eman zen helburu zehatzerako erabiltzera, gutxienez hamabost urtez.

3. Xedearekiko betebehar horri huts eginez gero, betiere gertatuko baita ondasuna besterenduz edo kargatuz gero, itzuli egin beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritako moduan; ondasuna itzulketari atxikiko zaio, zein den ere jabea, non ez den hirugarren bat, Erregistroko fede publikoak babestua. Alokairura bideratutako eraikinen jabeen erkidegoen edo sustatzaileen kasuan, destino-betebeharra ez da urratutzat joko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.5 artikuluan jasotako kasuetan.

7. artikulua. Diruz lagundutako jardueren finantzaketa eta beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1. Ordenantza honetan laguntza mota bakoitzerako ezarritako irizpideen aplikazioak ezarriko du Udalaren laguntza ekonomikoen muga.

2. Udalaren laguntzak Nafarroako Gobernuak edo beste administrazio batzuek horretarako ezarrita dituzten dirulaguntzak osatuko dituzte.

3. Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inoiz handiagoa izanen diruz lagundutako jardueraren kostua baino, ez berez, ez hari gehituta beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera eta baliabide batzuk, edozein administrazio, erakunde edo pertsonarengandik datozela ere. Kasu horretan, eskuratutako soberakina itzuliko da eta dagokion berandutze-interesa eskatuko.

4. Erakunde publiko desberdinetatik jasotako dirulaguntzak proiektuaren edo jardueraren kostua baino gehiago badira, eta horiek elkarren artean bateragarriak badira, onuradunak soberakina eta berandutze-interesak itzuli beharko ditu, eta ordainketa-gutunak erakunde emaileei dagokien justifikazioarekin batuko ditu, bakoitzak emandako dirulaguntzen proportzioan. Hala ere, Administrazioa ohartzen bada gehiegizko finantzaketa horretaz, gehiegizko zenbatekoa osorik itzultzeko exijituko du, hark emandako dirulaguntzaren mugaraino.

8. artikulua. Azpikontratazioa.

1. Onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo zati batean egin dezaten. Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa.

2. Ordenantza honen lehen artikuluko a), b), c) eta d) letretan jasotako jarduketetan onartuko da azpikontratazioa, salbu deialdiak edo hitzarmenak espresuki debekatzen duenean. Onuradunak diruz lagundutako jardueraren %100 azpikontratatzen ahal du hirugarrenekin. Ezin izanen da azpikontrataziorik egin, diruz lagundutako jardueraren kostua gehituta, hari baliorik eransten ez bazaio.

3. Diruz lagundutako jarduerak egiteko, onuradunak ezin izanen du inoiz traturik egin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan aipatutako pertsona edo entitateekin.

9. artikulua. Dirulaguntzen ordainketa.

1. Baldintza gisa eta laguntza ordaindu aurretik, haren xedeko jarduketa betetzen duela frogatu beharko du pertsona edo entitate onuradunak; horretarako, obra bukaeraren ziurtagiria, Elkargo Ofizialak ikus-onetsia, aurkeztu beharko du aldez aurretik, baita obren bukaerako kostua frogatzen duten dokumentuak eta gastuaren ordainagiriak ere; orobat, izandako gastuen zerrenda eta diru-sarrerena, kontzeptuen arabera ordenatuta eta guztirakoa aterata. Dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galduko da behar bezala justifikatzen ez bada, edo gertatzen bada Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako arrazoietako bat.

2. Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoek, lizentziaren gaineko aurrekariak eta espedientean jasotako dokumentazioa aztertuta, obrak ikuskatuko dituzte, dirulaguntzaren xedeari egokitzen zaizkion eta obra lizentziaren arabera egin direla egiaztatzearren, baita eskatutako dokumentazioa zuzen aurkeztu ote den ikusteko.

3. Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoek oniritzia eman ondoren, dagokion deialdiaren eta/edo hitzarmenaren indarraldian, laguntzak ordainduko dira.

4. Aurrekoa gorabehera, kasu berezietan, jarduketa guztiaren %70 eginik dela eta Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak premiaren gaineko txostena eman ondoren, konturako ordainketak egiten ahalko dira. Halakoak ordainketa zatikatuak izaten ahalko dira, diruz lagundutako ekintzak gauzatu ahala eginen direnak. Aurkeztutako justifikazioan adierazitako zenbatekoa ordainduko da.

Ordainketa aurreratuak ere egiten ahalko dira, hau da, justifikazioa egin aurretik funtsak eman, dirulaguntzari lotutako jarduerak gauzatu ahal izateko finantzaketa gisa.

Konturako ordainketek nahiz aurrerakinek jasota egon beharko dute dirulaguntzaren edo hitzarmenaren deialdian.

Ordainketa aurreratuak eginez gero, bermea aurkezteko eskatzen ahalko da gordailu, abal eta kauzio aseguruen bidez edo berme pertsonal eta solidario eta berme eskubide errealen bidez, indarreko legedian araututakoak, betiere. Berme horiek ezarri beharko ditu dirulaguntzen deialdiak edo hitzarmenak. Bermea ezarri beharko da nahitaez aurrerakina 60.000 eurotik goitikoa bada, onuraduna sektore publikoko entitate bat denean salbu. Aipatu bermeak baliogabetuko dira organo emaileak hala erabakita, kasu hauetan:

a) Aurrerakinaren justifikazio egokia egiaztatutakoan.

b) Aurreratutako diru kopuruak itzuli direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako moduan.

5. Ezin izanen zaie onuradunei ordainketa aurreraturik egin, baldin eta horiek beren borondatez konkurtso-egoeraren deklarazioa eskatu badute, prozeduraren batean kaudimengabetzat jo badituzte, konkurtso-egoeran badaude –bertan hitzarmen batek indarraldia hartu ezean–, kontu-hartze judizial baten pean badaude edo, Konkurtsoari buruzko Legearen arabera, desgaitutzat jo badituzte, konkurtso-egoera deklaratzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia bukatu gabe.

6. 6.–Dirulaguntza ezin izanen da ordaindu, baldin eta onuradunak ez baditu eguneraturik tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen badu.

10. artikulua. Laguntzak itzuli beharra.

Hartutako dirua itzultzeari dagokionez, jarraituko zaio honako hauetan ezarritakoari: Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 36. artikuluan eta hurrengoetan eta hura garatzen duen araudian.

11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboak dira azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean tipifikatutako egiteak eta ez-egiteak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), eta horiek zehatuko dira jarraikiz aipatutako legean eta hura garatzeko araudian ezarritako prozedurari.

II. KAPITULUA.–DIRULAGUNTZA EMATEKO PROZEDURAK

1. ATALA.–XEDAPEN OROKORRAK

12. artikulua. Dirulaguntza emateko prozedurak: banakako ebaluazioaren bidezkoa eta zuzenekoa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura "banakako ebaluazioaren araubidean" izapidetuko da. "Banakako ebaluazioaren araubidetzat" joko da norgehiagokarik gabeko prozedura. Prozedura horretan, espedienteak izapidetu eta ebatziko dira, osorik aurkezten diren heinean eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean.

2. Laguntza edo dirulaguntza hauek zuzenean ematen ahalko dira:

a) Iruñeko Udalaren Aurrekontu Orokorrean beren izenekin datozenak.

b) Salbuespen gisa, eta Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak proposatuta, beste laguntza edo dirulaguntza batzuk, baldin eta egiaztatzen badira interes urbanistiko, publiko edo sozialeko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste arrazoi batzuk, eta arrazoi horiek, hartzailea dela eta, lehia publikoa izateko aukera baztertzen badute, dirulaguntzaren xedea betetzeko pertsona edo erakunde onuradun edo onuradun-talde bakarra dagoelako gaituta.

2. ATALA.–BANAKAKO EBALUAZIOAREN ARAUBIDEA

13. artikulua. Prozedurari hasiera ematea.

1. Ofizioz hasiko da laguntzak edo dirulaguntzak emateko prozedura. Horretarako, organo eskudunak onetsitako deialdiaren bidez, dagokion gastua baimenduko du eta, ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Deialdiak eduki hau izanen du, gutxienez ere.

a) Ordenantza hau behin betiko onesten duen osoko bilkuraren erabakia, data eta argitaratu den Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zenbakia.

b) Aurrekontuetako zein kredituri egozten zaizkion dirulaguntzak, eta dauden kredituen barnean zein den dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa.

c) Dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua.

d) Dirulaguntza "banakako ebaluazioaren araubidean" ematen dela dioen adierazpena.

e) Dirulaguntza eskatzeko betebeharrak eta horiek frogatzeko modua.

f) Zein den organo eskuduna prozedura instruitu eta ebazteko.

g) Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

h) Ebatzi eta jakinarazteko epea.

i) Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

j) Ebazpenak administrazio bideari amaiera ematen diolako ohartarazpena.

k) Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera.

i) Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka jartzen ahal diren errekurtsoak.

3. Deialdi bakoitzeko testuak ikus-onespen juridikoa izan beharko du eta eraman beharko du zuzenbidearen araberakoa dela dioen txosten juridikoa, Udalaren zerbitzu juridikoek emana.

4. Deialdiaren tramitazio aurreratuaren kasuan, deialdian berariaz adierazi beharko da dirulaguntzak emanen direla baldin eta behar adinako krediturik badago ebazten denean, babes harturik uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 56. artikuluan ezarritakoa (errege dekretu horrek onesten du Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua).

5. Deialdiaren eredu normalizatuak berariaz jasoko du sexuaren aldagaia, honako hauei dagokienez: etxebizitzen jabetza, laguntzen eskatzaileak eta pertsonei buruzko datuak ematen dituen beste edozein erregistro.

6. Deialdian jaso beharko dira genero-ikuspegia modu integralean kontuan hartzeari buruzko berdintasun klausulak, barnean direla enpresak kontratatzeko baldintzak eta onuradun izateko debekuak.

14. artikulua. Eskabideak.

1. Interesdunek eskaera eginen dute, deialdian finkatu eredu normalizatuaren araberako eskabide sinatua aurkeztuta, eta ordenantza honetan ezarritako laguntza bakoitzak behar dituen dokumentuak erantsita; dena dela, aipatutakoez gain, deialdian beste dokumentu osagarri batzuk aurkeztera behartzen ahalko da.

2. Eraikinak birgaitu edo eraberritzeko ordenantza honetan bildutako jarduketek har ditzaketen gainerako laguntzekin batera tramitatuko dira norbanakoendako laguntza ekonomikoak.

3. Deialdia argitaratu eta hurrengo lehen egun baliodunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta haren indarraldia bukatu arte iraunen du. Dena dela, zer-nolako dirulaguntza den edo zer inguruabar berezi gertatzen diren, deialdian beste bat ezartzen ahalko da.

15. artikulua. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Edozein jarduketa hasi aurretik eta espedientearen behin-behineko kalifikazioa eskatu aurretik, Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoei kontsulta egin beharko zaie, egiaztatzeko laguntzen xede den jarduketak eraikinaren birgaitze integralaren maila egokia ahalbidetzen duela.

Horretarako, Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak ezarritako ereduaren araberako dokumentu teknikoa aurkeztu beharko du, justifikatzen duena egin nahi den jarduketak lortzen duela eraikinaren egokitzapen estrukturala, funtzionala, estetikoa eta hirigintzakoa, eta gutxienez honako dokumentazio hau izanen duena:

a) Eraikinaren egitura eta funtzioak egokitzeko beharrak aztertzea, kontuan hartuta Eraikinaren Liburuaren edo, hala badagokio, Eraikinen Ebaluazio Txostenaren emaitzak.

b) Eraikinean aplikatzekoa den hirigintzako araua betetzen den aztertzea, kontuan hartuta hasierako baldintzetan edozein aldaketa egon den, batez ere bolumenari eta lerrokadurei dagokienez.

c) Eraikinaren baldintza estetikoak aztertzea, kontuan hartuta jatorrizko egoera aldatu duen edozein inguruabar, bereziki uniformetasunari dagokionez arotzerietan eta balkoien itxituretan, eta fatxadan instalazio desegokiak ezartzeari dagokionez (aire girotuak, kableak, galdarak, ke-irteerak, eta abar).

d) Eraikinaren beharrak, egokitzeari, energiari eta irisgarritasunari dagokienez.

e) Birgaitzeko jarduketa-proposamena, bermatuz ahalik eta ondoen egokituko direla birgaitu beharreko eraikinaren egitura, funtzio, hirigintza eta estetika.

f) Laguntzen ordenantzaren hirigintza- eta bizigarritasun-araudia eta eskakizun teknikoak betetzen direla justifikatzea.

g) Fatxaden isolamendua hobetzeko jarduketa guztietan, baldin eta akaberak eraldatzea eta baldintza estetikoak aldatzea badakarte, batez ere arkitektura- edo hirigintza-izaera nabarmena duten eremuetan, justifikatu beharko da Eraikuntzako Ordenantza Orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa betetzen dela.

h) Jarduketa guztietan, atal espezifiko baten bidez justifikatuko da, zehatz-mehatz, eraikinaren elementuak diseinatzean kontuan hartu direla honako alderdi hauek:

–Segurtasuna: angelu itsuak edo gaizki argiztatutako angeluak saihestuz atarian, trastelekuetarako sarbideetan, garajeetan, larrialdietako irteeretan eta abarretan.

–Ikusgarritasuna: ispiluen kokapena, argiztapen automatikoa, etab., ikusteko eta ikusia izateko aukera ematen dutenak.

–Irisgarritasuna, oztopo fisiko edo sentsorialik gabe: ataria kalearen mailan, atezain automatikoaren koadro irisgarria, igogailuen botoi baxuak, postontzien altuera, oztopoak kentzea, etab.

i) Obra horien eraginpeko elementuen diseinuan, aurrekoez gain, segurtasunari, ikusgarritasunari edo irisgarritasunari buruzko beharrezko neurriak hartuko dira, etxebizitzen egoera eta jabe guztientzako sarbideak hobetzeko, bereziki kalteberatasun handiena duten jabeentzat, sexuaren, adinaren, egoera funtzionalaren, zaintza-erantzukizunen eta abarren arabera.

Barrutiko berogailuen energia-efizientzia hobetzeko jarduketetan, aurkeztuko da dokumentazio teknikoa, ezagutu ahal izateko instalazioaren egungo egoera eta egokitzapen-beharrak eta definitzeko egin nahi den birgaitze-proposamena.

2. Birgaitzeko Bulegoak kontsultaren dokumentu teknikoaren aldeko aurretiazko txostena egin ondoren, eta espedientearen BEHIN-BEHINEKO kalifikazio-prozedura babestutzat jotzeko prozedurari hasiera emateko, aurkeztuko da honako dokumentazio hau:

–Eskatzaile bakoitzaren NANa, edo IFK, jabeen erkidegoen kasuan.

–Laguntzetarako eskubidearen titulartasunaren justifikazioa:

a) Etxebizitzaren jabea: Erregistroko ohar soila, etxebizitzaren titulartasunaren gainekoa, edo hura eskuratzeko eskritura publikoak (jatorrizkoa eta kopia, konpultsatzeko).

b) Errentamenduan lagatako etxebizitzen jabeak: Titulartasuna arestian adierazitako moduan justifikatzea eta errentamendu-kontratua (jatorrizkoa eta kopia, konpultsatzeko).

c) Eraikinen jabeak: Erregistroko ohar soila, eraikinaren titulartasunaren gainekoa, edo hura eskuratzeko eskritura publikoak (jatorrizkoa eta kopia, konpultsatzeko).

d) Etxebizitzaren maizterrak edo erabiltzaileak: errentamenduaren kontratua edo agiri publiko nahiz pribatua, maizterra edo erabiltzailea dela frogatzeko. Errentariaren baimena. Errentariaren jabetzaren frogagiria, aurreko paragrafoan bezala (Erregistroko ohar soila, titulartasunaren gainekoa, edo hura eskuratzeko eskritura publikoak).

e) Jabekideen erkidegoak: eraikinaren Erregistroko ohar soila, edo laguntzetarako eskubidearen titulartasuna frogatzen duen beste edozein dokumentazio.

f) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen irabazi-asmorik gabeko kooperatibak eta antzeko izaera duten jabeen elkarteak: Erakundearen estatutuak, laguntzetarako eskubidearen titulartasuna frogatzen duen beste edozein dokumentazio.

–Jabeen erkidegoaren edo, hala badagokio, laguntzen erakunde onuradunaren erabakia, obrak egitea erabakitzen duena, laguntza-espedientea kudeatzeko ordezkari bat izendatzen duena eta jabe bakoitzak obra horietan duen partaidetzaren ehunekoa ezartzen duena.

Elementu pribatiboak birgaitzeko laguntzen onuradun diren jabe erabiltzaileen kasuan, ondasuna 5 urtez ez besterentzeko edo ez kargatzeko KONPROMISOA.

Alokairura bideratutako eraikin eta etxebizitzen jabeen kasuan, erabilerari adierazitako errenta-mugarekin eusteko KONPROMISOA, eta ondasuna 15 urtez ez besterentzeko edo ez kargatzeko konpromisoa. Zerga ezartzen bada, Dirulaguntzei buruzko Legearen 31.4.b) artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

–Proiektu teknikoa, teknikari eskudunek idatzia. Atal berezi bat izanen du, justifikatzen duena jarduerak eskatutako dirulaguntza motarako eskatzen diren neurriak jasotzen dituela.

–Obrak egin baino lehenago, eraikinaren erreportaje fotografikoa, gutxienez ere fatxada sartuz.

–Obretarako udal-lizentziaren eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren (EIOZ) likidazioaren eskaera, halakorik ez badago.

Banakako laguntza osagarriak jasotzeko eskubidea izanez gero:

  • Eskatzailearen familia-unitatearen errenta-aitorpena, nahiz eta ez egon behartuta aitorpen hori egitera, eskatutako gutxienekora ez iristeagatik, eskabidea egin aurreko ekitaldikoa. Jatorrizko agiria eta kopia aurkeztu beharko ditu, konpultsatzeko. Tributaziotik kanpoko errentak izanez gero, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, aitorpena egitera beharturik ez dagoela dioena, eta diru-sarrera horien ziurtagiria.
  • Ondasuna ez besterentzeko edo ez kargatzeko konpromisoa, eta birgaitutako etxebizitza 5 urtez ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko konpromisoa.
  • Jabeen erkidegoaren administratzaileak emandako ziurtagiria, onuradunaren etxebizitzari dagozkion ekarpen ekonomikoen aurreikuspena justifikatzen duena, obren aurrekontu babesgarriaren eta etxebizitzarako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa berariaz adierazita.
  • Birgaitzearen sustatzailea den jabeen erkidegoari edo pertsona juridiko baliokideari jaso beharreko laguntza lagatzeko dokumentua.

–Espedientearen behin-behineko kalifikazioaren eskaera. Inprimaki ofizialean.

–Erantzukizunpeko adierazpena, pertsona edo erakunde eskatzailea ordenantza honen 4. artikuluan zerrendatutako debekuren batean sartuta ez dagoela jasotzen duena.

3. Aurrekoaz gain, eta espedientearen BEHIN-BEHINEKO kalifikazioa lortu ahal izateko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Obren aurrekontua, zehaztuta neurriak, kalitateak eta prezio unitarioak, eta eskatzaileak edo eskatzaileek (banaka nahiz taldeka) eta obrak egiteko ardura duenak/dutenek sinatua.

–Diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa 40.000 eurotik goitikoa bada, obren exekuzioak sortutako kostuaren kasuan, edo 15.000 eurotik goitikoa, ekipamenduko ondasunek edo aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresen zerbitzuek sortutako gastuen kasuetan, onuradunak gutxienez ere hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa hartu baino lehen, salbu eta, diruz laguntzen ahal diren gastuek izandako ezaugarri bereziren bat dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

–Aurkeztutako eskaintzak justifikazioan azaldu beharko dira, edo dirulaguntzaren eskaeran, bestela. Haien artean hautatzeko, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiko zaie, eta memoria batean berariaz justifikatu proposamen ekonomiko onuragarriena ez den beste bat hautatzen denean.

4. Oro har, eta obrak amaitu ondoren dirulaguntza emateko, deialdi eta/edo hitzarmen baten indarraldian:

–Eskabidea eta deialdian berariaz ezarritako gainerako dokumentazioa.

–Bankuaren ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntza jasotzeko kontua pertsona edo erakunde eskatzailearen izenean dagoela.

–Eskatzaile bakoitzak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria edo laguntzak kudeatzen dituen unitateko langileek daukaten horiek eskatzeko baimena.

–Eskatzaile bakoitzak Nafarroako Gobernuarekiko dituen zerga-betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria, edo laguntzak kudeatzen dituen unitateko langileek eskatu ahal izateko baimena.

–Obra-bukaerako dokumentazioa, honako hauek jasoko dituena:

  • Obra-bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudunak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia, obren azken kostua adierazita.
  • Egindako gastuaren eta lortutako diru-sarreren zerrenda, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.

5. Jarduketen azken kostuaren justifikazioa (obrak eta ordainsari profesionalak), faktura eta ordainagiri guztien jatorrizkoen eta kopien bidez, konpultsatzeko.

16. artikulua. Instrukzioa eta ebazpena.

1. Proiektuen onuradunek eta teknikariek baldintza pertsonalak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, espedientearen BEHIN-BEHINEKO kalifikazioa eginen da. Horrek esan nahi du lizentzian ezarritako baldintzekin aurreikusitako esku-hartzeak ordenantza honi atxikitako laguntzen deialdi batean parte hartzen ahalko duela, oro har, obrak amaitu ondoren.

2. Jarduketa egiteko, akatsen txostena jakinarazi eta 4 hilabetean, ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen ez bada, eskaera ezetsi eginen da.

3. Obrak egindakoan, hala badagokio, onuradunak aurkeztuko du obra-bukaerako ziurtagiria, lizentziaren arabera egin direla dioena, eta ordenantzaren 9.1 artikuluan ezarritako dokumentuak erantsiko dira. Dokumentazioa aztertu, obrak ikuskatu eta Birgaitzeko Bulegoko teknikariek egiaztatu ondoren onuradunek laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzen dituztela eta obrak emandako lizentziaren arabera gauzatu direla, laguntzak emanen dira eta ordainketa onetsiko da 2 hilabeteko epean, emakidaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, betiere indarrean dagoen deialdia edo hitzarmena badago eta dagokion kreditua badago.

4. Ordenantza honetan laguntzak emateko ezarri diren baldintza eta beharkizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa zein egunetan sartzen den Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoan, horretxek erabakiko du laguntzak emateko hurrenkera eta ordainketaren onespena.

5. Ebazpenean, berariaz adierazi beharko dira eskatzailea eta zenbateko dirulaguntza ematen zaion.

6. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea sei hilabete izanen da, gehienez ere. Prozedura ebazteko gehieneko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

7. Deialdi bateko gastu baimena agorturik, laguntza-mota bakoitzerako baldintzak bete dituzten pertsona edo erakunde onuradunei lehentasuna emanen zaie hurrengo ekitaldiko deialdian, eta eguneratu eginen dira indarraldia galtzeagatik behar diren agiriak.

17. artikulua. Jakinarazpena eta publizitatea.

1. Ebazpena jakinaraziko zaie pertsona edo erakunde eskatzaileei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta amaiera emanen dio administrazio bideari. Ebazpen horren aurka jar daitezkeen errekurtsoak adieraziko dira, bai eta zer organo administratibo edo judizialetan aurkeztu behar diren eta zer epetan aurkeztu behar diren ere, hargatik eragotzi gabe interesdunek egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkezteko aukera.

2. Dirulaguntza emateko ebazpena Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean argitaratuko da, honako hauek adierazita: deialdia, programa eta egozten zaion aurrekontu-kreditua, onuraduna, ematen den diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua edo xedea.

3. Emandako dirulaguntzak ez dira argitaratuko, baldin eta kasuko dirulaguntzaren xedea dela-eta onuradunaren datuen argitaratzeak aurka egiten badie ohorearen errespetuari eta babesari edo pertsona fisikoen intimitate pertsonal eta familiarrari, Ohorea, intimitate pertsonala eta familiarra eta norberaren irudia izateko eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eta dagokion deialdian ezarrita badago.

3. ATALA.–ZUZENEKO EMAKIDAREN ARAUBIDEA

18. artikulua. Zuzeneko emakida.

Hitzarmenak izanen dira ordenantza honetako 12.2 artikuluan adierazitako laguntzak edo dirulaguntzak emateko bide ohikoena. Hitzarmen horietan ezarriko da zein baldintza eta konpromiso aplikatu, ordenantza honetan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraituz.

II. TITULUA.–JARDUKETA BABESGARRIAK

19. artikulua. Birgaitze arloko jarduketa babesgarriak.

Ondotik ematen diren babespeko obrak izaten ahal dira Udalaren laguntzen xede:

a) Bizitegi-eraikin baten egokitzapen estrukturala, funtzionala edo biak lortzeko obrak, honako hauek kontuan hartuta:

–Eraikinari eraikuntza-segurtasuneko baldintza nahikoak ematen dizkioten jarduketak, bermatuta gera daitezen eraikinaren egonkortasuna, erresistentzia, irmotasuna eta sendotasuna.

–Eraikinari baldintza funtzional nahikoak ematen dizkioten jarduketak, honako hauei dagokienez: sarbideak, estankotasuna euriaren eta hezetasunaren aitzinean, isolamendu termikoa, sare orokorrak -ura, gasa, argindarra, telefonia eta saneamendua-, akabera orokorrak eta segurtasuna istripu eta ezbeharretan.

–Baita finkaren fatxaden eta espazio libreen edo patioen baldintza estetikoak berreskuratzeko xedea dutenak ere.

Obra horiek jotzen dira espedientearen behin-behineko kalifikazioa lortzeko behar diren gutxienekotzat, Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak espediente bakoitzean adierazitako hirigintza egokitzapeneko jarduketekin batera.

Ez dira atal honetan sartuko eraikineko elementu komunak mantentzeko eta kontserbatzeko jarduketak.

Diruz lagundu daitekeen jarduketak beste obra mota batzuk barne hartzen ez baditu, egitura eta funtzionaltasuna egokitzeko jarduketen zenbatekoa 7.000 eurotik gorakoa izan beharko da beste erabilera batzuetara bideratutako etxebizitza edo katastro-unitate bakoitzeko exekuzio materialaren aurrekontuan (ondorio horietarako ez dira kontuan hartuko garajeak edo trastelekuak).

Muga 4.000 izan daiteke, baldin eta obra horiek b)1, b)2, b)6, b)7 eta b)8 apartatuetan zehaztutakoekin batera egiten badira.

b) Birgaitutako edo egiturazko egokitzapen funtzionala duen edo aldi berean lortzen duen bizitegi-eraikin batean egin beharreko obrak, honako kasu hauetan:

1. Energia-kontsumoa murriztea helburu dutenak, inguratzailearen isolamendua hobetuz.

Atal honen barruan babesgarritzat jotzen dira Eraikingintzaren Kode Teknikoaren DB-HE delakoa, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea isolamendu maila handitze aldera, baldin eta Eraikingintzaren Kode Teknikoan eraikin berrientzat ezarritako eskakizunak lortzen badira (CTE-DB-HE.1 Energia-eskaera mugatzea).

Ondorio horietarako, eraikinaren inguratzaile termikotzat joko dira kanpoko aldearekin kontaktua duten eraikuntza elementuak. Hona, aipatu elementuak: kanpoko eta barneko fatxadak, estalkia eta ataripeetako eta hegaletako forjatuak.

Behin-behineko kalifikazioa emateko, nahitaezkoa izanen da eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiri bat eranstea proiektuari, behar bezala erregistratua, obrak egin aurreko egoeran. Era berean, espedientearen behin betiko kalifikazioa lortzeko, baldintza izanen da eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiri berri bat aurkeztea, erregistratua halaber, obrak amaitu ondoko ezaugarriak biltzen dituena.

Zilegi izanen da bi ziurtagirien kostua eranstea behin-behineko kalifikaziorako aurkezten den obra-aurrekontuari.

2. Helburua energia-kontsumoa murriztea dutenak, beroaren ekoizpenaren errendimendua hobetuz eta energia berriztagarriak ezarriz familia anitzeko etxebizitzen eraikinetan.

Atal honen barruan babesgarritzat hartzen dira etxebizitza-eraikinetako jarduketa hauek, gaur egun Eraikuntzaren Kode Teknikoaren DB-HEa aplikatu behar denean:

–Eraikinetako instalazio termiko zentralizatuen efizientzia hobetzeko jarduketak, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskakizunak betetzen badituzte eraikuntza berriko eraikinetarako (CTE-DB-HE-2). Instalazio termikoen errendimendua).

–Eraikingintzaren Kode Teknikoko eskakizunak betetzen dituzten energia berriztagarriak ezartzeko jarduketak, CTE-DB-HE4 oinarrizko eskakizunetan (Ur bero sanitarioaren eskariari erantzuteko energia berriztagarriaren gutxieneko ekarpena) eta CTE-DB-HE5 oinarrizko eskakizunetan (Iturri berriztagarrietatik sortutako energia elektrikoaren gutxieneko sorkuntza) eraikuntza berriko eraikinetarako, betiere aurreko atalean adierazitako instalazio termikoetako jarduketekin batera egiten badira.

–Etxebizitzen barruko instalazioaren eraztuntze-jarduketak, irtenbidea hori denean araudi aplikagarriak ezartzen duen etxebizitza bakoitzeko kontsumoa erregulatzeko eta neurtzeko sistemak eta elementuak instalatzeko betekizuna betetzeko.

–Eraikinetan beroa sortzeko ekipoak ordezteko jarduketak, baldin eta energia-iturri berriztagarriak soilik erabiltzen badituzte eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskakizunak betetzen badituzte eraikuntza berriko eraikinetarako (CTE-DB-HE-2. Instalazio termikoen errendimendua).

Honako jarduketa hauek ez dira babesgarritzat joko:

–Jatorri fosileko erregaia erabiltzen duten sorgailu termikoetan inbertitzeko jarduketak, salbu energia-iturri gisa gas naturala erabiltzen dutenak.

–Instalazio termiko kolektiboen deszentralizazioa (instalazio zentralizatuak instalazio indibidual bihurtzekoak).

–Instalazioaren mantentze-lanak.

–Etxebizitzen barruan egindako jarduketak, banakakoak eta jabeek sustatuta.

–Aplikatzekoa den araudiak etxebizitza bakoitzeko kontsumoa erregulatzeko eta neurtzeko sistemak eta elementuak instalatzeko ezartzen duen betekizuna betetzeko jarduketak, hala nola berokuntza-kostuak banatzeko gailuak instalatzea (etxebizitzen barneko berokuntza-instalazioaren eraztunketa izan ezik, hori denean bete beharreko irtenbidea).

3. Eraikin baten Hirigintza Egokitzapena lortu nahi dutenak eta indarrean dagoen plangintzan jasota daudenak.

Planeamendurako araudian ezarritakoaren arabera, "hirigintza arloko egokitzapena" edo "planeamenduko aurreikuspenak" lortzeko helburua duten obrek jasotzen ahalko dituzte laguntza hauek, baita kalte-ordainek ere eraikinetan azalera kentzeagatik, errotuluak kentzeagatik eta lizentzien atzera botatze hitzartuengatik.

Iruñeko Udala edo baliatzen dituen sozietateak hirigintza aldetik desegokia den eraikin baten parte baten jabeak badira, eta hura botatzeko proiektua bada, jabeen erkidegoak honako erabaki hauek aurkeztu beharko ditu, eraikina birgaitzeko espedientearen dokumentazioarekin batera:

–Udalak ez parte hartzea hirigintza-desegokitasunak eragiten ez dion eraikinaren zatia birgaitzeko obretan.

–Eraikinaren deskribapen berria Jabetza Erregistroan inskribatzeko konpromisoa, partaidetza-kuoten banaketa berri batekin, jarduketaren ondoriozko azaleren arabera.

4. Helburu dutenak instalatea bainugelako zutabeak, sukaldeak, beste gela batzuk, galdarak eta patio estalietako aireztapena.

Honako jarduketa hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Honako hauek instalatzearekin lotutako obra guztiak : bainugelako zutabeak, horien aireztapen-hodiak, sare orokorrerako harguneak, muntatzaileak, zorrotenak, etxebizitzen kanpoko kontagailuak, ur hotz eta beroaren barne banaketak, aparatu sanitarioak, igeltserotza eta instalazio berritik eratorritako obra guztiak, akabera pribatiboak izan ezik.

–Gelak dituzten barne-patioetako estalkiak eraberritzeko edo kentzeko obrak, gutxienez 2 metro koadroko aireztapen iraunkorreko azalerak lortzea ahalbidetzen dutenak.

–Kanpoalderako zuzeneko aireztapenik ez duten sukalde, despentsa edo geletan edo patioetan aireztapen naturaleko zutabeak berritzeko edo ezartzeko obrak, tiro artifizial iraunkorragatik, beste helburu batzuetarako behar direnak alde batera utzita (ke-kanpaiak, galdarak, eta abar).

–Kea ateratzeko zutabe independentea duten sukaldeak berritzeko edo ezartzeko obrak, tiro artifizial iraunkor bidez prestatuak.

–Tiro artifizial iraunkorraren bidez keak eta galdara-gasak erauzteko zutabe independentea berritzeko edo ezartzeko obrak.

Azken hiru kasuetan, tiro artifizial bidez aireztatzeko modua lortu beharko da eraikineko etxebizitza guztietan, etxe berrien bizigarritasunerako eskatzen baitira indarreko araudian. Aireztatze naturaleko zerbitzu orokorrak edo banakoak eta kea eta gasa ateratzekoak (sukaldekoa, galdarak eta abar) eraikinaren barrenetik antolatuko dira estalkiraino, zerbitzu horiek kanpoko fatxadetatik edo patioetatik kenduta.

5. Fatxadetako akabera-lan bereziak barne hartzen dituztenak.

Fatxadak edo bide publikotik ikus daitezkeen elementu bereziak eraberritzeko obrak barne hartzen ditu, baldin eta indarreko hirigintza legediak ezarritako kontserbazio-betebeharraren mugak gainditzen badituzte, eta eska badaitezke eraikina plangintzaren arabera katalogatzeagatik edo Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoaren txostenean adierazitako irizpideagatik.

Zenbatekoa ezarriko da Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko Zerbitzu Teknikoek osatutako balorazio xehatuaren bidez.

6. Helburu dutenak igogailua ez duten familia anitzeko etxebizitzen eraikinetan igogailua jartzea eta indarreko irisgarritasun araudira erabat egokitzea.

Igogailuak jartzeko dirulaguntza emanen da, eta aurrekontu horretan sartuko dira igogailuak instalatzeko beharrezkoak diren obra zibilaren zatia eta elementu komun edo pribatiboetan egin beharreko konponketak.

Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzko araudi espezifikora erabat egokitzen dela ulertuko da 2. taulan ezarritako balioak lortzen direnean (DA DB-SUA/2 tolerantzia onargarriak).

Jarduketa guztietan, atal espezifiko baten bidez justifikatuko da, zehatz-mehatz, eraikinaren elementuak diseinatzean kontuan hartu direla honako alderdi hauek:

–Segurtasuna: angelu itsuak edo gaizki argiztatutako angeluak saihestuz atarian, trastelekuetarako sarbideetan, garajeetan, larrialdietako irteeretan eta abarretan.

–Ikusgarritasuna: ispiluen kokapena, argiztapen automatikoa, etab., ikusteko eta ikusia izateko aukera ematen dutenak.

–Irisgarritasuna, oztopo fisiko edo sentsorialik gabe: ataria kalearen mailan, atezain automatikoaren koadro irisgarria, igogailuen botoi baxuak, postontzien altuera, oztopoak kentzea, etab.

Obra horien eraginpeko elementuen diseinuan, aurrekoez gain, segurtasunari, ikusgarritasunari edo irisgarritasunari buruzko beharrezko neurriak hartuko dira, etxebizitzen egoera eta jabe guztientzako sarbideak hobetzeko, bereziki kalteberatasun handiena duten jabeentzat, sexuaren, adinaren, egoera funtzionalaren, zaintza-erantzukizunen eta abarren arabera.

7. Helburu dutenak igogailua ez duten familia anitzeko etxebizitzen eraikinetan igogailua jartzea, indarreko irisgarritasun araudira erabat egokitzea lortu gabe.

Eraikinetan igogailuak instalatzeko dirulaguntzak emanen dira. Aurrekontu horretan sartuko dira igogailuak instalatzeko beharrezkoak diren elementu komun eta/edo pribatiboetan beharrezkoak diren obra zibilaren eta konponketen zatia, bai eta igogailuak instalatzeko erosi behar diren espazio edo eraikin atalak ere .

Hirurogeita hamar zentimetroko zabalera bider laurogeita hamar zentimetroko sakonera baino gutxiagoko igogailu-kabina eta kabinarik gabeko plataforma jasotzaileak ez dutela irisgarritasun-baldintzak hobetzen joko da; hori dela-eta, ez dute eskubiderik izanen ekintza honetarako ezarritako laguntzak jasotzeko.

Jarduketa guztietan, atal espezifiko baten bidez justifikatuko da, zehatz-mehatz, eraikinaren elementuak diseinatzean kontuan hartu direla honako alderdi hauek:

–Segurtasuna: angelu itsuak edo gaizki argiztatutako angeluak saihestuz atarian, trastelekuetarako sarbideetan, garajeetan, larrialdietako irteeretan eta abarretan.

–Ikusgarritasuna: ispiluen kokapena, argiztapen automatikoa, etab., ikusteko eta ikusia izateko aukera ematen dutenak.

–Irisgarritasuna, oztopo fisiko edo sentsorialik gabe: ataria kalearen mailan, atezain automatikoaren koadro irisgarria, igogailuen botoi baxuak, postontzien altuera, oztopoak kentzea, etab.

Obra horien eraginpeko elementuen diseinuan, aurrekoez gain, segurtasunari, ikusgarritasunari edo irisgarritasunari buruzko beharrezko neurriak hartuko dira, etxebizitzen egoera eta jabe guztientzako sarbideak hobetzeko, bereziki kalteberatasun handiena duten jabeentzat, sexuaren, adinaren, egoera funtzionalaren, zaintza-erantzukizunen eta abarren arabera.

8. Aldaketak planteatzen dituztenak lehendik igogailua zuten eta araudi espezifikora erabat egokitzen ziren familia anitzeko etxebizitza-eraikinetan.

Eraikinetako elementu komunak aldatzeko jarduketak diruz lagunduko dira, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen irisgarritasun-baldintza guztiak lortzeko.

Aurrekontu babesgarrian obra zibilaren eta elementu komun eta/edo pribatiboetan beharrezkoak diren konponketen zatia sartuta dagoela ulertzen da, horiek instalatzeko beharrezkoak badira.

Irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzko araudi espezifikora erabat egokitzen dela ulertuko da 2. taulan ezarritako balioak lortzen direnean (DA DB-SUA/2 tolerantzia onargarriak).

Jarduketa guztietan, atal espezifiko baten bidez justifikatuko da, zehatz-mehatz, eraikinaren elementuak diseinatzean kontuan hartu direla honako alderdi hauek:

–Segurtasuna: angelu itsuak edo gaizki argiztatutako angeluak saihestuz atarian, trastelekuetarako sarbideetan, garajeetan, larrialdietako irteeretan eta abarretan.

–Ikusgarritasuna: ispiluen kokapena, argiztapen automatikoa, etab., ikusteko eta ikusia izateko aukera ematen dutenak.

–Irisgarritasuna, oztopo fisiko edo sentsorialik gabe: ataria kalearen mailan, atezain automatikoaren koadro irisgarria, igogailuen botoi baxuak, postontzien altuera, oztopoak kentzea, etab.

Obra horien eraginpeko elementuen diseinuan, aurrekoez gain, segurtasunari, ikusgarritasunari edo irisgarritasunari buruzko beharrezko neurriak hartuko dira, etxebizitzen egoera eta jabe guztientzako sarbideak hobetzeko, bereziki kalteberatasun handiena duten jabeentzat, sexuaren, adinaren, egoera funtzionalaren, zaintza-erantzukizunen eta abarren arabera.

9. Proposatzen dutenak igogailua jartzeko ezinbestekoak diren lokalen azalerak erostea.

Igogailuak jartzeko beharrezkoak izan daitezkeen eraikinaren zatiak edo espazioak erosteko dirulaguntzak emanen dira.

Erosketaren aurrekontu babesgarriak ez du gaindituko 800 euro/m²-ko azalera eraiki eskuratuaren zenbatekoa.

c) Etxebizitzen barrualdeko obrak, betiere eraikina birgaitzeko espediente berean sartuta badaude:

–Indarreko araudia betetzen ez duten etxebizitzetan bizigarritasun-baldintzak lortzeko beharrezkoak diren obrak.

–Etxebizitza (Eraikingintzaren Kode Tekniko) EKT-SUAn (etxebizitza irisgarria) ezarritako irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko obrak.

d) Barrutiko berogailuen energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.

–Energia-efizientzia hobetzeko eta barrutiko berogailuen sorkuntza termikoko zentrala optimizatzeko jarduketak, baldin instalazio berrietarako indarrean dagoen araudiaren eskakizunak betetzen badituzte (Eraikuntzaren Kode Teknikoa eta Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua).

–Beroa banatzeko barruti-sareen elementuak (banaketa-hodien sarea eta kontsumitzaileak konektatzeko azpiestazioak) optimizatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak, betiere instalazio berrietarako indarrean dagoen araudiaren eskakizunak betetzen badituzte (Eraikuntzaren Kode Teknikoa eta Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua).

–Etxebizitzen barruko instalazioaren eraztuntze-jarduketak, irtenbidea hori denean araudi aplikagarriak ezartzen duen etxebizitza bakoitzeko kontsumoa erregulatzeko eta neurtzeko sistemak eta elementuak instalatzeko betekizuna betetzeko.

–Energia berriztagarrien iturriak soilik erabiltzen dituzten eta instalazio berrietarako indarrean dagoen araudiaren eskakizunak betetzen dituzten barrutiko berogailuen sorkuntza termikoko zentrala ordezteko jarduketak (Eraikuntzaren Kode Teknikoa eta Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua).

20. artikulua. Birgaitzearen arloko obra babesgarriak.

Udalaren laguntzak jasotzen ahalko dituzte alde zaharreko eraikin bat birgaitzeko obrek, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

–Hirigintza arloko araudiak baimendurik egotea.

–Lehenagotik dagoen eraikinaren bizigarritasun baldintzei hobekuntza nabarmena ekartzea, baita inguruneari eta hiri irudiari ere.

21. artikulua. Aurrekontu babesgarri kontzeptua.

1. Birgaitzeko eta berritzeko jarduketen aurrekontu babesgarritzat hartuko da jarduketa horien kostu erreala, eginen diren obren guztizko prezioaren arabera zehaztuta, barnean direla obrako bitarteko osagarriak, aldamioak eta abar.

Zenbateko horri honako hauek gehituko zaizkio: aurretiko dokumentu teknikoaren, energia-efizientziaren ziurtagirien, proiektuaren eta/edo dagozkion obren zuzendaritza teknikoen ordainsari profesionalen kostua (gehienez ere jarduketaren EMAren –exekuzio materialeko aurrekontua– %10) eta obrak kudeatzeko finka espezifikoak administratzeko ordainsari profesionalen kostua (gehienez ere obren EMAren %2).

2. Tokian tokiko zergak ez dira inoiz dirulaguntza hartzeko moduko gastuan sartuko, legean aurreikusi gabeko salbuespen fiskalak, konpentsazioak edo toki ogasunarekiko zor murrizketak diren heinean.

3. Tokiko zergak ez bestelakoak dirulaguntza hartzeko moduko gastuak dira, baldin onuradunak ordaintzen baditu. Inola ere ez dira gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Zehazki, Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokionez, onuradunak ordaindutako zenbatekoak baino ez dira diruz laguntzeko moduko gastuak, baldin eta kostu erreala badira, hau da, onuradunak benetan ordaindu duena, eta kengarria ez dena; izan ere, hala bada, onuradunak berreskuratzen ahalko du zerga hori, eta onuradunak fede emanez justifikatu beharko du. Errentaren gaineko zerga pertsonalak ere ez dira dirulaguntza hartzeko moduko gastutzat hartzen.

4. 19. artikuluko a eta b apartatuetan jasotako obretarako dirulaguntzak kalkulatzeko soilik, eraikin bakoitzerako gehieneko aurrekontu babesgarria izanen da kalkulu honen emaitza: eraikinean dauden etxebizitzen eta erregistro-unitateen kopuruari (garajeak eta trastelekuak izan ezik) aplikatzea Nafarroako Gobernuak ekitaldi ekonomiko bakoitzerako etxebizitzaren arloan argitaratzen duen indarreko modulu haztatua bider 40.

Aurreko muga hori ez zaie aplikatuko 19. artikuluaren b.3), b.4) eta b.5) apartatuetan adierazitako jarduketei.

Adierazitako muga aplikatuko zaio 10 urteko epean egindako jarduketa guztien baturari, obren behin-behineko kalifikazioaren datatik zenbatzen hasita, modulu haztatuaren aldaketaren arabera behar bezala eguneratuta.

5. 19. artikuluko c) apartatuan jasotako obretarako dirulaguntzak kalkulatzeko soilik, gehieneko aurrekontu babesgarria izanen da kalkulu honen emaitza: etxebizitzaren azalera erabilgarriari aplikatzea Nafarroako Gobernuak ekitaldi ekonomiko bakoitzerako argitaratzen duen metro koadroko modulu ponderatu indardunaren %65. Etxebizitzaren azalera erabilgarria 60 m²-tik beherakoa denean, 60 m²-ko azalera joko da erabilgarritzat dirulaguntza kalkulatzeko. Etxebizitzaren azalera erabilgarria 90 m²-tik gorakoa denean, 90 m²-ko azalera joko da erabilgarritzat dirulaguntza kalkulatzeko.

6. 19. artikuluko D apartatuan jasotako obretarako dirulaguntzak kalkulatzeko soilik, eraikin bakoitzerako gehieneko aurrekontu babesgarria kalkulatzeko, Nafarroako Gobernuak ekitaldi ekonomiko bakoitzerako etxebizitzaren arloan argitaratzen duen indarreko modulu haztatua bider 8 aplikatuko zaio berokuntza zentralaren zerbitzuko etxebizitza eta lokalen kopuruari (garajeak eta trastelekuak izan ezik).

Adierazitako muga aplikatuko zaio 10 urteko epean egindako jarduketa guztien baturari, obren behin-behineko kalifikazioaren datatik zenbatzen hasita, modulu haztatuaren aldaketaren arabera behar bezala eguneratuta.

III. TITULUA.–ALDE ZAHARREKO ERAIKINETAN BIRGAITZEKO ETA BERRITZEKO OBRAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK

22. artikulua. Eraikinen betebeharrak.

1. Udalaren zerbitzu teknikoek aldez aurretik emandako txosten teknikoan beharrezkotzat jotzen diren obrak eginen diren eraikinetako jarduketetarako soilik emanen dira udal-laguntzak, betiere baldintza hauek betetzen badira:

–Udal Planak "VIII. UNITATE INTEGRATUA - ALDE ZAHARRA" gisa definitutako eremuan kokatuta egotea.

–Beren azalera erabilgarriaren ehuneko bat gutxienez etxebizitzarako erabiltzea, hain zuzen ere bat datorrena Nafarroan birgaitzeko jarduketa babesgarrien babesari buruz unean-unean indarrean dagoen Foru Dekretuan definitzen den forma eta kopuruarekin.

–Ez dira onartuko, indarrean dagoen plangintzaren arabera, ekipamendurako eraikin direnak.

–Era berean, ez dira laguntza hauen xede izanen lehendik dauden eraikinetan eraikinaren erabilera aldatzea dakarten esku-hartzeak, egungo erabilera bizitegi-erabilera denean.

–50 urtetik gorakoa izatea, salbu eta eraikinak egokitzen direnean mugikortasun murriztuko minusbaliotasuna dutenentzat; kasu horretan, 30 urtetik gorakoak onartuko dira.

–Egokitzea aplikatu beharreko hirigintza-plangintzak xedatzen duenera.

2. Ez dira birgaitzeko udal-laguntzen xede izanen indarrean dagoen plangintzak berariaz "antolamenduz kanpokotzat" jotzen dituen eraikinetako obrak.

3. Laguntza hartzen duten birgaitze lanak egitean, bermatu behar da lan horiek teknika eta eraikuntza aldetik bat egiten dutela eraikinaren egoerarekin eta egin litezkeen gainerako obrekin. Hortaz, eraikinak egitura eta eraikuntza aldetik segurtasunik ez badu, ezta argindar hornidurarik edo ur banaketarik ere, edo saneamendu orokorra modu egokian ez badabil, eta behar bezalako estankotasunik ez badu euriaren aitzinean, lanak ez dira lagunduko baldin haiekin batera gabezia horiek betetzeko behar diren obrak egiten ez badira.

Era berean, bakarrik babestuko dira Lehendik dagoen Eraikinaren Liburua egin eta erregistratzeari buruzko 10/2010 Foru Legearen 34.8 artikuluan edo, hala badagokio, indarrean dagoen Eraikinen Ebaluazio Txostenean ezarritakoa betetzen duten eraikinen birgaitze-jarduketak, baldin eta obren amaieran «gai» kalifikazioa badute.

4. Proiektu teknikoak justifikatuko du betetzen direla dirulaguntza eskatzen den obra motarako ordenantza honetako dagokion kapituluan adierazitako eskakizunak. Kalifikazioaren elementu eta oinarri gisa hartuko da, eta alderdi guztiak errespetatu beharko dira egin beharreko obretan, halako moldez non ezin izanen den aldaketarik egin (bereziki arkitekturaren, materialen edo egin beharreko tratamenduen kalitateari eragiten diotenean), Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoen aldez aurreko baimenik gabe; bestela, espedientea deskalifikatu eginen da.

23. artikulua. Udalaren laguntza motak.

1. Obretarako laguntzak.

2. Udalaren ordezko bizitokia emateko laguntzak.

3. Baliabide ekonomikorik gabeko jabeendako dirulaguntzak.

24. artikulua. Obretarako laguntzak.

1. Obra babesgarriak:

Ordenantza honen 19. eta 20. artikuluetan jasotako obrak babesgarriak izanen dira, betiere obra horien bidez eraikin osoko baldintza estrukturalak, funtzionalak, estetikoak eta hirigintzakoak erabat egokitzea lortzen bada.

Zehazki, egokitzapen-maila zehaztuko da aurkeztuz ordenantzaren 15.1 artikuluan adierazitako aurretiazko kontsulta eta Birgaitze Bulegoaren aldeko txostena. 1 de la ordenanza.

2. Onuradunak:

Honako hauek izanen dira laguntzen onuradunak:

2.1. Elementu komunak birgaitzeko obretan:

–Bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak.

–Ekipamenduetarako edo zuzkiduretarako eraikinen jabe diren pertsonak edo erakundeak, betiere indarrean dagoen plangintzak hala kalifikatuta badaude eraikinak.

–Alokairura bideratutako etxebizitza-eraikinen jabe diren entitateak edo pertsona fisikoak, baldin eta etxebizitzen m² erabilgarriko urteko errentak ez badu gainditzen Nafarroan aplikatu beharreko etxebizitza-gaietan indarrean dagoen modulu haztatuaren %5. Baldintza hori gutxienez 15 urtez betetzen jarraitu beharko da, obrak amaitzen direnetik.

–Norberak erabiltzeko etxebizitzetako eraikinen jabeak.

2.2. Etxebizitzen barnealdea egokitzeko obretan:

–Banakako etxebizitzen jabe diren pertsona fisiko erabiltzaileak.

–Jabe ez diren erabiltzaile fisikoak (errentariak, gozamendunak, etab.), baldin eta jabetzaren berariazko baimena badute eta egoera juridiko hori behar bezala frogatzen badute.

–Alokairura bideratutako etxebizitzen jabe diren pertsonak edo entitateak, baldin eta etxebizitzen m² erabilgarriko urteko errentak ez badu gainditzen Nafarroan aplikatu beharreko etxebizitza-gaietan indarrean dagoen modulu haztatuaren %5. Baldintza hori gutxienez 15 urtez betetzen jarraitu beharko da, obrak amaitzen direnetik.

2.3. Berrikuntza lanetan:

–Norberaren erabilerarako eraikinak sustatzen dituzten erakundeak edo pertsonak.

–Eraikinak sustatzen dituzten erakundeak edo pertsonak, baldin eta etxebizitzak alokairuen araubidera bideratzen badituzte metro koadroko urteko alokairuekin, eta gutxienez 15 urtez indarrean dagoen modulu haztatuaren %5 gainditzen ez badute.

3. Zenbatekoa:

1. Birgaitu beharreko eraikinetako etxebizitzen jabe edo erabiltzaile diren pertsona fisikoen kasuan, 19.c artikuluan jasotako elementu pribatiboetan obra babesgarriak egiteko dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da familia-unitatearen "diru-sarrera haztatuen" arabera, zeinak definitzen baitira une bakoitzean indarrean dagoen Foru Dekretuan, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko eta laguntzeko neurriei buruzkoan, hurrengo koadroko ehunekoen arabera, obren aurrekontu babesgarriari aplikatuta.

DIRUSARRERA HAZTATUEN MAILA

DIRULAGUNTZA (%)

ERREGEROSNA 1etik BEHERA

%36

ERREGEROSNA 2tik BEHERA

%30

ERREGEROSNA 2,5etik BEHERA

%24

ERREGEROSNA 3,5etik BEHERA

%18

ERREGEROSNA 3,5etik GORA EDO PERTSONA JURIDIKOA

%10

2. 19. artikuluko a) eta b) apartatuetan jasotako elementu komunetan egindako jarduketengatik jabeen erkidegoei ematen zaizkien dirulaguntzak honako taula honetan adierazitako ehunekoen arabera zehaztuko dira, obren aurrekontu babesgarriari aplikatuta:

JARDUKETA BABESGARRIA

DIRULAGUNTZA
(%)

EOP
(esku-hartze orokorreko proiektuen) ARLOKO DIRULAGUNTZAREN %

a. Egitura, funtzioak, instalazioak eta estetikak egokitzeko obrak

%24

%30

b.1. Energia-kontsumoa murriztea, inguratzailearen isolamendua hobetuz.

%24

%30

b.2. Energia-kontsumoa murriztea instalazio termiko zentralizatuen eraginkortasuna hobetuz, EKT Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskakizunetara iristen diren energia berriztagarriak ezartzea barne, baita etxebizitzetako barne-eraztunketako instalazioak ere

%24

%24

b.2´. Energia-iturri berriztagarriak soilik erabiltzen dituzten beroa sortzeko ekipoak jartzea aurrekoen ordez

%29

%29

b.3. Hirigintza-egokitzapeneko obrak

%100 bitarte

%100 bitarte

b.4. Birgaitzeko obretan, jartzea bainugeletako zutabeak, sukaldeak, beste egonleku batzuk, galdarak eta patio estalien aireztapena

%100 bitarte

%100 bitarte

b.5. Fatxadetako akabera-lan bereziak

%100 bitarte

%100 bitarte

b.6. Igogailurik ez duten eraikinetan igogailua jartzea eta indarrean dagoen irisgarritasun-araudira erabat egokitzea

%36

%36

b.7. Igogailurik ez duten eraikinetan igogailua jartzea, indarrean dagoen irisgarritasun-araudira erabat egokitu gabe

%36

%36

b.8. Dagoeneko igogailua duten eraikinen irisgarritasuna hobetzea, araudi espezifikora erabat egokituta

%36

%36

b.9. Igogailua jartzeko ezinbestekoak diren lokalen azalerak erostea

%36

%36

Esku-hartze Publikoko Proiektuen – EPP – eremuak dira Nafarroako Gobernuak irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 56. artikuluaren babesean onetsitako eremuak (61/2013 Foru Dekretua, Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituena).

3. Birgaitu beharreko eraikinetako etxebizitzen jabe edo erabiltzaile diren pertsona fisikoen kasuan, laguntza osagarri bat jasoko da a, b1 eta b2 apartatuetako obrak egiteko. Laguntza hori familia-unitatearen "diru-sarrera haztatuen" arabera zehaztuko da, zeinak deifinitzen baitira une bakoitzean indarrean dagoen Foru Dekretuan, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko eta laguntzeko neurriei buruzkoan, eta obren aurrekontu babesgarriari aplikatutako hurrengo taulako ehunekoen arabera.

DIRU-SARRERA HAZTATUEN MAILA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZAREN
ZENBATEKOA

ERREGEROSNA 1etik BEHERA

%12

1.000 euro

1 eta 2 arteko ERREGEROSNA

%6

2.000 euro

Nolanahi ere, etxebizitza bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak (komunitatearentzako dirulaguntzen zati proportzionala gehi dirulaguntza osagarria) ez du gaindituko dagokion gehieneko aurrekontu babesgarria.

4. Ordenantza honen 20. artikuluan ezarritakoa betetzen duten eraikinak berritzeko obren kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa aurrekontu babesgarriaren %35 izanen da, 21. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoaren arabera zehaztua.

5. Ekipamendutarako eraikinetan egiten diren esku-hartzeei dagokienez, babesgarritzat joko dira 19. artikuluko a), b) 3. eta b) 5. apartatuetan definitutako jarduketak. Dirulaguntzaren zenbatekoa aurrekontu babesgarriaren %12 izanen da.

Laguntzen onuradunek ondasuna ez besterentzeko edo kargatzeko KONPROMISOA hartuko dute, eta plangintzan ezarritako erabilerara bideratuko dute 5 urtez.

Eraikinean egin beharreko jarduerak aginduzko jarduera-lizentzia eta/edo irekitzeko lizentzia izan beharko du.

25. artikulua. Udalaren eskutik ordezko bizitokia emateko laguntzak.

1. Xede horretarako diren udal-etxebizitzetan aldi baterako ordezko bizitokiak ematen ahalko zaizkie Birgaitzeko Bulegoaren bitartez izapidetutako birgaitze- edo berritze-jarduketen eraginpean dauden maizter edo jabe-erabiltzaileei, baldin eta etxebizitza horiek hustearen aldeko txostena aurkezten bada, betiere okupatzeko unean xede horretarako udal-jabetzako etxebizitza hutsak badaude.

Halaber, segurtasun arrazoiak direla eta, aldi baterako ordezko bizitokia ematen ahalko zaizkie eragindako etxebizitzen erabiltzaileei:

a) Beren eraikin eta etxebizitzetan arrisku berezia egoteagatik.

b) Jarduketa publikoengatik.

c) Hirigintza arloko beste inguruabar batzuengatik, zeinak banan-banan zehaztu beharko baitira Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoen txostenean.

2. Ordezko bizitokia emateko kontratua 6 hilabeterako izanen da, gehienez ere. Hasierako kontratua bete ondoren, eta salbuespen gisa, kontratua obrak bukatu arte luza daiteke, baldin eta luzapen hori Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoaren aldeko txosten baten bidez justifikatzen bada, betiere obrak gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzearen baldintzapean.

3. Segurtasun arrazoiengatik, jarduketa publikoengatik edo hirigintzako beste inguruabar batzuengatik ordezko bizitokia ematen denean, bai eta Ordenantza honetan aipatzen diren Hitzarmenetan jasotako jarduketetatik eratorritakoak direnean ere, ordezko bizitokia ematearen iraupena eta baldintzak dagozkien Kontratu eta Hitzarmenetan adostutakoak izanen dira, betiere obrak benetan gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzak onartzearen baldintzapean.

4. Udalaren ordezko bizitokia emateagatik ordaindu beharreko errentak:

Ordezko bizitokia emateagatik ordaindu beharreko errentak kalkulatuko dira indarreko BOE (babes ofizialeko etxebizitzen) alokairu-prezioen arabera, eta unean-unean indarrean dagoen Nafarroako etxebizitza-arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko eta laguntzeko neurriei buruzko Foru Dekretuan zehaztutako familia-unitatearen "diru-sarrera haztatuen" arabera, artikulu honetan ezarritako moduan eta zenbatekoekin:

a) Jarduketa publikoen edo ordenantza honetan aipatu bezalako hitzarmenetan jasotakoen ondoriozko ordezko bizitokia emateak:

DIRU-SARRERA HAZTATUEN MAILA

Men

< 1 ERREGEROSNA

Men

< 1,5 ERREGEROSNA

Men

< 2 ERREGEROSNA

Men

< 2,5 ERREGEROSNA

Ordaindu beharreko errenta, BOE (babes ofizialeko etxebizitzen) gehieneko errentaren %

%10

%20

%30

%40

b) Aurreko apartatutik kanpoko ordezko bizitokia emateak:

DIRU-SARRERA HAZTATUEN MAILA

ERREGEROSNA 1,5etik BEHERA

ERREGEROSNA 2,5etik BEHERA

Ordaindu beharreko errenta, BOE (babes ofizialeko etxebizitzen) gehieneko errentaren %

%20

%60

Tarifa horiek berrikusi eta kentzen ahalko dira, onuradunaren errenta mailaren edo familia-osaeraren aldaeren arabera.

Zehazki, hasierako kontratua luzatzeak eraginen du tarifa etxebizitzaren alokairu-preziora eguneratzea, jarduketa publikoetatik edo hitzarmenetatik datozen kontratuetan izan ezik.

Kontratua amaitutakoan, maizterrak 15 eguneko epean etxebizitza uzten ez badu, aplikatutako tarifaren eta etxebizitzari legokiokeen tarifaren arteko aldea itzuli beharko du, eta birgaitzeko obrengatik legozkiokeen dirulaguntzak galduko ditu, dagozkion etxegabetze-ekintzak alde batera utzi gabe.

26. artikulua. Baliabide ekonomikorik gabeko jabeendako dirulaguntzak.

1. Interesik gabeko maileguak.

Laguntza-modalitate honen onuradun izaten ahalko dira birgaitu beharreko eraikineko etxebizitzen titular edo erabiltzaile diren pertsona fisikoak (azken kasu horretan, beharrezkoa izanen da jabearen berariazko baimena izatea, egoera juridiko hori frogatzea eta obren kostuaren ordainketa beren gain hartzea), baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

–70 urte baino gutxiago izatea.

–Etxebizitzan jarraian bizi direla frogatu beharko dute.

–Frogatuko dute ez direla beste ondasun higiezin batzuen jabari osoaren titularrak, eskaera egin baino 10 urte lehenagotik jarraian.

–Etxebizitzan bizi diren pertsona guztien diru-sarrera haztatuak izanen dira Ondorio Askotariko Errenten Indize Publikoa halako batetik beherakoak (ERREGEROSNA 1etik beherakoak).

Mailegu horiek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:

–Dirulaguntza iristen ahalko da obrei eta onuradunak ordaindu beharreko ordainsari profesionalei dagokien aurrekontuaren zati proportzionalari dagozkion gastuen %100era, deskontatu ondoren aurreikusten diren Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta beste administrazio batzuen dirulaguntzak.

–Zor hori Iruñeko Udalari aitortzea, berme ondorioak izan ditzan:

  • Edo, bestela, laguntzaren xede den etxebizitzaren gaineko hipotekaren notario-eskrituran, Jabetza Erregistroan inskribatuko da, eta onuradunak ordainduko ditu horrek sortzen dituen gastuak.
  • Edo, salbuespenez eta subsidiarioki, udal-txostenaren arabera, kasu bakoitzean nahikotzat jotzen den berme pertsonalarekin, emandako zenbatekoaren eta eskainitako abalen arabera.

–Itzultzeko gehieneko epea 10 urtekoa izanen da, hilean behingo epeetan, eta hiru urtean behin espedientea berrikusiko da, titularraren egoera ekonomikoari eta egindako amortizazioei dagokienez.

–Kuoten eguneratzea urteko ekitaldi bakoitzean, Nafarroako KPIaren urteko aldakuntzaren arabera, salbu KPIak Lehiakortasuna Bermatzeko Indizea (IGC) gainditzen duen kasuetan, horietan azken hori hartuko baita eguneratze-faktoretzat.

–Mailegua indarrean dagoen bitartean, onuradunak etxebizitza ez besterentzeko edo kargatzeko konpromisoa hartzen du, aldez aurretik egiaztatu gabe Iruñeko Udalari itzuli zaizkiola zor zaizkion zenbateko guztiak, itzulketa hori egiten den unean eguneratuta.

2. Ordezko bizitokia biziarteko ematea.

70 urte edo handik gora duten eta baliabide ekonomikorik ez duten jabe erabiltzaileei ordezko bizitokia ematen ahalko zaie udalak xede horretarako dauzkan etxebizitzetan, aldez aurretik beren etxebizitzaren jabetza Iruñeko Udalari lagata. Horretarako, ordezko bizitokia hartzen duen onuradunak Udalari lagatzen dion etxebizitza aztertu eta baloratuko dute Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoek, balorazio horretatik etxearen gainean egon daitezkeen kargak kenduta.

Etxebizitzaren balorazioa egindakoan, ordaindu beharreko errentamendua kalkulatuko da, ordaindu beharrik ez ote duen edo konpentsazio ekonomikoa ote dagokion, zein diren hautatutako etxebizitza eta kontratuaren iraupena.

IV. TITULUA.–IRUÑEKO GAINERAKO ERAIKINETAKO BIRGAITZE-OBRAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK (GARAPEN-PLANGINTZA ONETSIA DUTEN EREMUAK BARNE)

27. artikulua. Eraikinen betebeharrak.

1. Ordenantzaren IV. titulu honetako laguntzak arautzeko baldintzak aplikatuko dira honako eremu hauetan:

–Garapen-plangintza espezifikoa onetsita duten eremuak:

  • Indarrean dagoen Udal Planak "XV. UNITATE INTEGRATUA - I. eta II. ZABALGUNEA" gisa definitutako eremua, ZO-2 jarduketa-unitatea kanpoan utzita.
  • Milagrosako hiri-jarduketarako plan bereziaren eremua:
    • Z-1, Z-3, Z-4, Z-6, ZN-1, ZN-2, ZN-3, ZN-4, ZN-5, ZN-6, ZN-7, ZN-8, ZN-9, ZNO-1, ZO-2 eta GZ-4, "XIX. UNITATE INTEGRATUA ­ MILAGROSA".
    • "ARROSADIA-LEZKAIRU - XVI. UNITATE INTEGRATU"KO Z-1 eta ZN-1.

–Hiriko gainerakoa, alde batera utzita garapen-plangintza dagoenetz.

2. Udalaren laguntzak soilik emanen dira udal-teknikariek aldez aurretik emandako txosten teknikoan beharrezkotzat jotzen diren obrak eginen diren eraikinetako jarduketetarako, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

–Beren azalera erabilgarriaren ehuneko bat gutxienez etxebizitzarako erabiltzea, hain zuzen ere bat datorrena Nafarroan birgaitzeko jarduketa babesgarrien babesari buruz unean-unean indarrean dagoen Foru Dekretuan definitzen den forma eta kopuruarekin.

–50 urtetik gorakoa izatea, salbu eta eraikinak egokitzen direnean mugikortasun murriztuko minusbaliotasuna dutenentzat; kasu horretan, 30 urtetik gorakoak onartuko dira.

–Egokitzea aplikatu beharreko hirigintza-plangintzak xedatzen duenera.

3. "Antolamendutik kanpoko" eraikinetan egin beharreko obrek ezin izanen dituzte birgaitzerako udal laguntzak jaso.

4. –Era berean, ez dira laguntza hauen xede izanen lehendik dauden eraikinetan eraikinaren erabilera aldatzea dakarten esku-hartzeak, egungo erabilera bizitegi-erabilera denean.

5. Ez dira onartuko, indarrean dagoen plangintzaren arabera, ekipamendurako eraikin direnak.

6. Barrutiko berogailuetan energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketen kasuan (19 D art.) honako hauek hartu beharko dira kontuan:

–Bero-zentralak zerbitzatzen dituen unitateen %75, gutxienez, etxebizitza-erabilerarako izanen dira.

–Instalazioaren berezko elementuak 20 urtetik gorakoak izanen dira.

7. Laguntza hartzen duten birgaitze lanak egitean, bermatu behar da lan horiek teknika eta eraikuntza aldetik bat egiten dutela eraikinaren egoerarekin eta egin litezkeen gainerako obrekin. Hortaz, eraikinak egitura eta eraikuntza aldetik segurtasunik ez badu, ezta argindar hornidurarik edo ur banaketarik ere, edo saneamendu orokorra modu egokian ez badabil, eta behar bezalako estankotasunik ez badu euriaren aitzinean, lanak ez dira lagunduko baldin haiekin batera gabezia horiek betetzeko behar diren obrak egiten ez badira.

Era berean, bakarrik babestuko dira Lehendik dagoen Eraikinaren Liburua egin eta erregistratzeari buruzko 10/2010 Foru Legearen 34.8 artikuluan edo, hala badagokio, Eraikinen Ebaluazio Txostenean ezarritakoa betetzen duten eraikinen birgaitze-jarduketak, baldin eta kalifikazio hau badute: gai, edo gai, akats arinekin.

8. Proiektu teknikoak justifikatuko du betetzen direla dirulaguntza eskatzen den obra motarako ordenantza honetako dagokion kapituluan adierazitako eskakizunak. Kalifikazioaren elementu eta oinarri gisa hartuko da, eta alderdi guztiak errespetatu beharko dira egin beharreko obretan, halako moldez non ezin izanen den aldaketarik egin (bereziki arkitekturaren, materialen edo egin beharreko tratamenduen kalitateari eragiten diotenean), Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoen aldez aurreko baimenik gabe; bestela, espedientea deskalifikatu eginen da.

28. artikulua. Udalaren laguntza motak.

1. Obretarako laguntzak.

2. Baliabide ekonomikorik gabeko jabeendako dirulaguntzak.

29. artikulua. Obretarako laguntzak.

1. Obra babesgarriak:

Ordenantza honen 19. artikuluan jasotako obrak babesgarriak izanen dira, betiere obra horien bidez lortzen bada erabat egokitzea eraikin osoko baldintza estrukturalak, funtzionalak, estetikoak eta hirigintzakoak.

Zehazki, egokitzapen-maila zehaztuko da aurkeztuz ordenantzaren 15.1 artikuluan adierazitako aurretiazko kontsulta eta Birgaitze Bulegoaren aldeko txostena. 1 de la ordenanza.

Las actuaciones de mejora de la eficiencia en calefacciones de distrito (art 19. Barrutiko berogailuetan efizientzia hobetzeko jarduketak (19. D art.) ez dute eskatuko betetzea lehenengo paragrafoan adierazitako eraikinetan egin beharreko jarduketetarako eska daitezkeen egokitzapen- eta birgaitze-baldintza guztiak. Jarduera babesgarriak izanen dira, beroa sortzeko sare osoari eragin ez arren, instalazioaren elementu bakoitzaren araudia egokitzea dakartenak (beroa sortzea, banaketa-sarea, azpiestazioak edo etxebizitzen eraztunak).

2. Onuradunak:

2.1. Elementu komunak birgaitzeko obretan:

–Bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak.

–Alokairura bideratutako etxebizitza-eraikinen jabe diren entitateak edo pertsona fisikoak, baldin eta etxebizitzen m² erabilgarriko urteko errentak ez badu gainditzen Nafarroan aplikatu beharreko etxebizitza-gaietan indarrean dagoen modulu haztatuaren %5. Baldintza hori gutxienez 15 urtez betetzen jarraitu beharko da, obrak amaitzen direnetik.

–Norberak erabiltzeko etxebizitzetako eraikinen jabeak.

2.2. Etxebizitzen egokitzapen funtzionalerako obretan:

–Banakako etxebizitzen jabe diren pertsona fisiko erabiltzaileak.

–Jabe ez diren erabiltzaile fisikoak (errentariak, gozamendunak, etab.), baldin eta jabetzaren berariazko baimena badute eta egoera juridiko hori behar bezala frogatzen badute.

–Alokairura bideratutako etxebizitzen jabe diren pertsonak edo entitateak, baldin eta etxebizitzen m² erabilgarriko urteko errentak ez badu gainditzen Nafarroan aplikatu beharreko etxebizitza-gaietan indarrean dagoen modulu haztatuaren %5. Baldintza hori gutxienez 15 urtez betetzen jarraitu beharko da, obrak amaitzen direnetik.

2.3. Barrutiko berogailuen energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketetan:

–Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen irabazi-asmorik gabeko kooperatibak eta antzeko izaera duten jabeen elkarteak, baldin eta berokuntza-sareak betetzen baditu ordenantzaren 27.6 artikuluan ezarritako baldintzak.

–Ezin dira sartu energia-zerbitzuetako enpresak, ezta zerbitzu horiek eskainiz jarduera ekonomikoa egiten duten erakundeak ere.

3. Zenbatekoa:

Birgaitu beharreko eraikinetako etxebizitzen jabe edo erabiltzaile diren pertsona fisikoen kasuan, 19.c artikuluan jasotako elementu pribatiboetan obra babesgarriak egiteko dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da familia-unitatearen "diru-sarrera haztatuen" arabera, zeinak definitzen baitira une bakoitzean indarrean dagoen Foru Dekretuan, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko eta laguntzeko neurriei buruzkoan, hurrengo koadroko ehunekoen arabera, obren aurrekontu babesgarriari aplikatuta.

DIRU-SARRERA HAZTATUEN MAILA

DIRULAGUNTZA (%)

ERREGEROSNA 1etik BEHERA

%36

ERREGEROSNA 1,5etik BEHERA

%30

ERREGEROSNA 2tik BEHERA

%24

ERREGEROSNA 3,5etik BEHERA

%18

ERREGEROSNA 3,5etik GORA EDO PERTSONA JURIDIKOA

%10

19. artikuluko a) eta b) apartatuetan jasotako elementu komunetan egindako jarduketengatik jabeen erkidegoei ematen zaizkien dirulaguntzak honako taula honetan adierazitako ehunekoen arabera zehaztuko dira, obren aurrekontu babesgarriari aplikatuta:

JARDUKETA BABESGARRIA

DIRULAGUNTZA (%)

EOP (esku-hartze
orokorreko proiektuen) DIRULAGUNTZAREN %

a. Egitura, instalazioak eta estetikak egokitzeko obrak

%24

%30

b.1. Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea, EKT Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskakizunak betetzeko

%24

%30

b.2. Energia-kontsumoa murriztea instalazio termiko zentralizatuen eraginkortasuna hobetuz, EKT Eraikingintzaren Kode Teknikoaren eskakizunetara iristen diren energia berriztagarriak ezartzea barne, baita etxebizitzetako barne-eraztunketako instalazioak ere

%24

%24

b.2´. Energia-iturri berriztagarriak soilik erabiltzen dituzten beroa sortzeko ekipoak jartzea aurrekoen ordez

%29

%29

b.3. Hirigintza-egokitzapeneko obrak

%100 bitarte

%100 bitarte

b.4. Birgaitzeko obretan, jartzea bainugeletako zutabeak, sukaldeak, beste egonleku batzuk, galdarak eta patio estalien aireztapena

%100 bitarte

%100 bitarte

b.5. Fatxadetako akabera-lan bereziak

%100 bitarte

%100 bitarte

b.6. Igogailurik ez duten eraikinetan igogailua jartzea eta indarrean dagoen irisgarritasun-araudira erabat egokitzea

%36

%36

b.7. Igogailurik ez zuten eraikinetan igogailua jartzea, araudi espezifikora erabat egokitu gabe

%24

%24

b.8. Aldaketak lehendik igogailua zuten eraikinetan, araudi espezifikora erabat egokituta

%30

%30

b.9. Igogailua jartzeko ezinbestekoak diren lokalen azalerak erostea

%36

%36

Esku-hartze globaleko proiektuen –EGP– eremutzat hartzen dira Nafarroako Gobernuak irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenaren, 4. atalaren babesean dagokion foru aginduaren bidez onetsitakoak.

Birgaitu beharreko eraikinetako etxebizitzen jabe edo erabiltzaile diren pertsona fisikoen kasuan, laguntza osagarri bat jasoko da a, b1 eta b2 apartatuetako obrak egiteko. Laguntza hori familia-unitatearen "diru-sarrera haztatuen" arabera zehaztuko da, zeinak deifinitzen baitira une bakoitzean indarrean dagoen Foru Dekretuan, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko eta laguntzeko neurriei buruzkoan, eta obren aurrekontu babesgarriari aplikatutako hurrengo taulako ehunekoen arabera.

DIRU-SARRERA HAZTATUEN MAILA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO DIRULAGUNTZAREN
ZENBATEKOA

ERREGEROSNA 1etik BEHERA

%12

1.000 euro

1 eta 2 arteko ERREGEROSNA

%6

2.000 euro

Nolanahi ere, etxebizitza bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak (komunitatearentzako dirulaguntzen zati proportzionala gehi dirulaguntza osagarria) ez du gaindituko dagokion gehieneko aurrekontu babesgarria.

Barrutiko berokuntza-sareen elementuen energia-efizientzia hobetzeko jarduketengatik onuradunentzako dirulaguntzak (19. artikuluko D apartatua) ondorengo taulan adierazitako ehunekoen arabera zehaztuko dira, jarduketaren aurrekontu babesgarriari aplikatuta.

JARDUKETA BABESGARRIA

DIRULAGUNTZA (%)

d. Energia-efizientzia hobetzea barrutiko berokuntza-elementu bakoitzean (beroa sortzea, banaketa-sareak, azpiestazioak eta etxebizitzen barneko eraztunak)

%12

d´. Energia-iturri berriztagarriak soilik erabiltzen dituzten barrutiko berokuntza-sistemetako beroa sortzeko ekipoak jartzea aurrekoen ordez

%17

30. artikulua. Baliabide ekonomikorik gabeko jabeendako dirulaguntzak.

1. Interesik gabeko maileguak.

Laguntza-modalitate honen onuradun izaten ahalko dira birgaitu beharreko eraikineko etxebizitzen titular edo erabiltzaile diren pertsona fisikoak (azken kasu horretan, beharrezkoa izanen da jabearen berariazko baimena izatea, egoera juridiko hori frogatzea eta obren kostuaren ordainketa beren gain hartzea), baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

–70 urte baino gutxiago izatea.

–Etxebizitzan jarraian bizi direla frogatu beharko dute.

–Frogatuko dute ez direla beste ondasun higiezin batzuen jabari osoaren titularrak, eskaera egin baino 10 urte lehenagotik jarraian.

–Etxebizitzan bizi diren pertsona guztien diru-sarrera haztatuak izanen dira Ondorio Askotariko Errenten Indize Publikoa halako batetik beherakoak (ERREGEROSNA 1etik beherakoak).

Mailegu horiek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:

–Dirulaguntza iristen ahalko da obrei eta onuradunak ordaindu beharreko ordainsari profesionalei dagokien aurrekontuaren zati proportzionalari dagozkion gastuen %100era, deskontatu ondoren aurreikusten diren Iruñeko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta beste administrazio batzuen dirulaguntzak.

–Zor hori Iruñeko Udalari aitortzea, berme ondorioak izan ditzan:

  • Edo, bestela, laguntzaren xede den etxebizitzaren gaineko hipotekaren notario-eskrituran, Jabetza Erregistroan inskribatuko da, eta onuradunak ordainduko ditu horrek sortzen dituen gastuak.
  • Edo, salbuespenez eta subsidiarioki, udal-txostenaren arabera, kasu bakoitzean nahikotzat jotzen den berme pertsonalarekin, emandako zenbatekoaren eta eskainitako abalen arabera.

–Itzultzeko gehieneko epea 10 urtekoa izanen da, hilean behingo epeetan, eta hiru urtean behin espedientea berrikusiko da, titularraren egoera ekonomikoari eta egindako amortizazioei dagokienez.

–Kuoten eguneratzea urteko ekitaldi bakoitzean, Nafarroako KPIaren urteko aldakuntzaren arabera, salbu KPIak Lehiakortasuna Bermatzeko Indizea (IGC) gainditzen duen kasuetan, horietan azken hori hartuko baita eguneratze-faktoretzat.

–Mailegua indarrean dagoen bitartean, onuradunak etxebizitza ez besterentzeko edo kargatzeko konpromisoa hartzen du, aldez aurretik egiaztatu gabe Iruñeko Udalari itzuli zaizkiola zor zaizkion zenbateko guztiak, itzulketa hori egiten den unean eguneratuta.

2. Ordezko bizitokia biziarteko ematea.

70 urte edo handik gora duten eta baliabide ekonomikorik ez duten jabe erabiltzaileei ordezko bizitokia ematen ahalko zaie udalak xede horretarako dauzkan etxebizitzetan, aldez aurretik beren etxebizitzaren jabetza Iruñeko Udalari lagata. Horretarako, ordezko bizitokia hartzen duen onuradunak Udalari lagatzen dion etxebizitza aztertu eta baloratuko dute Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoko zerbitzu teknikoek, balorazio horretatik etxearen gainean egon daitezkeen kargak kenduta.

Etxebizitzaren balorazioa egindakoan, ordaindu beharreko errentamendua kalkulatuko da, ordaindu beharrik ez ote duen edo konpentsazio ekonomikoa ote dagokion, zein diren hautatutako etxebizitza eta kontratuaren iraupena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Hurrengo ekitaldietako aurrekontuetan eragina duten dirulaguntzen gastuak onesteko aukerari dagokionez, aurrekontuetako araudi aplikagarrian ezarritakoa hartuko da kontuan.

1. XEDAPEN IRAGANKORRA

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko kalifikazioa duten eta obrak 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren amaitu dituzten espedienteek, justifikatzen badute betetzen dituztela ordenantza honetan dirulaguntzak emateko ezarritako baldintzak, aldaketa hau indarrean jarri ondoren onesten den dirulaguntzen lehen deialdi publikoan parte hartzen ahalko dute.

2. XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza hau indarrean jarri aurretik eta dirulaguntzen lehenengo deialdi publikoa argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak dituzten espedienteek ordenantza honetako zehaztapenei heltzeko eskatzen ahalko dute, eta, hala badagokio, bidezko dokumentazioa eguneratu.

Betiere, ordenantza honetako zehaztapenak aplikatuko zaizkie 2024ko ekitaldiko deialdiko dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren obra-amaierako dokumentazioa aurkezten duten jarduketei.

Obrak hasi dituzten, aldamioak lagatzeko laguntzak gauzatu dituzten eta ordenantza honetan ezarritako dirulaguntzak aukeratzen dituzten edo aurreko paragrafoan adierazitako epea gainditzen duten espedienteetan, lagapen horren kostua deskontatuko da behin betiko dirulaguntzatik.

Ordenantza hau indarrean jarri ondoren aurkeztutako proiektuen espedienteek ezin izanen dute aldamio-zerbitzua emateko laguntzarik jaso.

3. XEDAPEN IRAGANKORRA

Behin-behineko kalifikazioaren eskaera ordenantza hau indarrean jarri ondoren eta dirulaguntzen lehenengo deialdi publikoa argitaratu aurretik aurkezten duten espedienteak deialdi honetan parte hartzen dutela ulertuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira ordenantza honi aurka egiten dioten xedapen maila bereko nahiz apalagoko guztiak.

AZKEN XEDAPENETAN LEHENA

Ordenantza honek jasotzen ez duen guztian aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatua, baita Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan xedatua ere.

AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza honek ez du sortuko ondorio juridikorik, harik eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitateko Administrazioak toki erakundeei egintzak edo erabakiak deuseztatzeko errekerimenduak egiteko ahalmena erabiltzeko epea iragan arte.

Iragarkiaren kodea: L2315014