2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Odietako Udalak, 2023ko irailaren 12an egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), dagokionez azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 13. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, erabaki da:
Lehena.–Onestea dedikazio partziala izanen duten udalkideen honako zerrenda hau eta haien ordainsariak:
a) Udaleko alkate Alberto Urdaniz Elizondo dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 700 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainetan 11.900,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamalau hilekotan banatua, bakoitza 850,00 eurokoa. Zenbateko horiei aplikatuko zaizkie PFEZari dagozkion atxikipenak (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), bai eta Gizarte Segurantzaren langile kuota ere. Udalaren kargura izanen da Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.
b) Ezartzen da udal honetako alkate Alberto Urdaniz Elizondok eskubidea izanen duela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, hala ezartzen baitu martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuak, barnean direla mantenu, ostatu eta garraioko gastu guztiak, sortzen direnak zerbitzu eginkizunengatik eta karguak eskatutako joan-etorriengatik, baita arrazoi berarengatik sortutako beste gastu batzuk ere. Horri dagokionez, beren ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa 0,30 euro/km izanen da.
c) Jarraian aipatzen diren ordainsariak ezartzen dira azaltzen diren Udaleko zinegotzientzat, dedikazio partzialean ari baitira betetzen beren udal alor edo zorroetan.
–Anne Oyarzun Domeño. Karguak: Lehen alkateordea, Euskara Mankomunitatea, Ametza Elkartea. Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).
–Oihane Orrio Rey. Karguak: Kontuen Batzordea (ordezkoa), Berdintasuna. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (ordezkoa), Cederna Garalur Elkartea. Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).
–Iñaki Guerendiain Azpiroz. Karguak: Ametza Elkartea (ordezkoa), Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (ordezkoa), Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).
–Carolina Azanza Montalvo. Karguak: Kontuen batzordea, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Ultzanueta Mankomunitatea (ordezkoa), ANIMSA. Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).
–Ane Miren Buitron Zazpe. Karguak: Diruzaintza, Kontuen Batzordea, Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (ordezkoa), "Larraintzarko Benta" Gizarte Etxea, Iruñerriko Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 600,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).
–Juan Peñalver Hermida. Karguak: Kontuen batzordea, Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (EEBB), Iruñerriko Mankomunitatea, "Larraintzarko Benta" Gizarte Etxea (ordezkoa). Ordainsaria: 600,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).
Bigarrena.–Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez dutenek 80,00 euro jasoko dituzte kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri aplikatuko zaio PFEZari dagokion atxikipena (%2).
Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honek eragina izanen du 2023ko ekainaren 17tik aurrera, eta urtero eguneratuko da, aplikatuz erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa (kontsumoko prezioen indizea).
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erripan (Odieta), 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2315737