2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2024rako
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan harturik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.
Kontuan hartuz zer eskumen ematen didan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta ikusirik langileen ordezkariarekin izandako negoziazioa, 2024ko lan-egutegiko proposamenaren gainean.
DEKRETATZEN DUT:
1. Onestea aste barreneko jaiegunen egutegia, 2024koa, Lodosako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileentzat. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat:
–Uztailaren 26a.
–Uztailaren 31, eta abuztuaren 1a, 2a, 3a eta 4a (herriko festak).
–Abuztuaren 16a.
–Irailaren 13a (Angustien festak).
–Abenduaren 2a.
3. Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da, jarraikiz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari, eta haren banaketa honela eginen da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutu izanen da.
b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.
c) Ordu kopurua ahalik eta gehien doitzeko (1.592 ordu), soberan eta zehazteko dauden 3 orduak hartuko dira norberaren aferetarako orduak hartzen diren bezala.
4. Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
5. Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, jarraikiz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari.
6. Ebazpen hau jakinaraztea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, haren aurka zer errekurtso jar daitezkeen adierazita.
7. Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Lodosan, 2023ko azaroaren 16an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2316401