2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Aroztegi metalikoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).
Titularra: Borja Vidondo Zaratiegui.
Jarduera: aroztegi metalikoko lantegia.
Tokia: Ledeako 1. poligonoko 798. lurzatia, San Martin auzoa, 33.
Ledean, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2316059