251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Jarduera handitzeko eskaera.
Erretxina sintetikoa manipulatzea injekzio bidez automozioko piezak eta etxetresna elektrikoak fabrikatzeko

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Sustatzailea: NORCAUCHO SA.

Jarduera: erretxina sintetikoa manipulatzea injekzio bidez automozioko piezak eta etxetresna elektrikoak fabrikatzeko.

Tokia: Lekunberri.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Lekunberrin, 2023ko azaroaren 14an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2316070