2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Boulderra kudeatzeko arauak eta erabiltzeagatik prezio publikoa onartzea. Behin betiko onespena
Larraungo Udalak, 2023ko otsailaren 16an egindako bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen boulderra kudeatzeko arauak eta erabiltzeagatik prezio publikoa onartzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Larraun, 2023ko azaroaren 16an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.
LARRAUNGO UDAL BOULDER INSTALAZIOEN ERABILERARAKO ARAUAK:
1. artikulua. Araudiaren helburua eta marko normatiboa:
Araudi honen helburua Larraungo udal boulder instalazioen erabilera zuzenerako arauak finkatzea.
Araudi hau bateragarria da 15/2001 Nafarroako Kirolari Buruzko Foru Legeak ezartzen dituen betekizunekin.
2. artikulua. Erabiltzaileak eta ordutegia:
Edozein pertsona fisikok aukera izango du Larraungo udalaren bitartez ordua eskatu eta dagokion tasa ordainduta boulderraren instalazioa erabiltzeko.
Dagokion baldintzak hauek izango dira:
1. Adina:
–16 urtetik gorakoa izatea.
–14-16 urteko erabiltzaileek guraso edo tutore legalen idatzizko baimena aurkeztu beharko dute eskaera egin eta erabili ahal izateko.
–14 urtetik beherakoek gurasoekin edo legezko ordezkariekin egon beharko dute, arduraduna adin nagusikoa izanda.
2. Asegurua: Boulderraren instalazioa erabiltzeko Larraungo udalak aseguru pribatu bat edukiko du kontratatua, eskalatzeko orduan erabilera egokian eman daitezkeen ezbeharrak kubrituko dituena.
3. Erabiltzeko ordutegia astelehenetik igandera izango da, goizeko 9:30etatik gaueko 22:00 arte.
3. artikulua. Erabiltzeko baldintzak:
1. Boulderra erabiltzeko interesa dutenek dagokien eskaera aurkeztu beharko dute Larraungo udalak horretarako egokituko duen sistema telematikoa erabiliz. Erabiltzaile bakoitzari sartu eta irteteko kode elektroniko bat emango zaio, eta hori pertsonala eta besterenezina izango da.
2. Eskalatzeko bakarrik erabil daiteke instalazio hau.
3. Esparrura joaterakoan edo handik ateratzerakoan ez da atea zabalik utzi behar, bai sarrera bai irteera guztiak erregistratuta geratu daitezen. Instalaziotik ateratzen den azken pertsonak instalazioa ongi itxita dagoela ziurtatu beharko du.
4. Txakurrak edo bestelako animaliak sartzea debekatuta dago.
5. Debekatuta dago instalazioan janaria eta edozein droga mota kontsumitzea, alkohola eta tabakoa barne.
6. Debekatuta dago kristalezko ontziak eta boulderra hondatu dezaketen materialak sartzea.
7. Nahitaezkoa da honako hauek erabiltzea: kirol jantzi eta eskalatzeko katu-oinak. Ezin izango da kaleko oinetakoekin erabili boulderra.
8. Jendea itxaroten baldin badago, gehienez ere 2 orduz erabili ahal izango da Boulderra.
9. Gehienez 8 eskalatzaile egon daitezke batera instalazioan.
10. Magnesio hautsa debekatua egongo da, magnesio likidoa edo bola bidezkoa ordea erabili ahalko da. Heldulekuak zikindu ezkero, garbitu egin beharko ditu erabiltzaileak.
11. Edozein irregulartasun edo kalterik egotekotan, Larraungo udalari jakinaraziko zaio.
4. artikulua. Tasak:
Instalazioak erabiltzeko, honako tasak ordaindu beharko dira:
–2 ordurako tasa: 5euro
5. artikulua. Arau hausteak eta zehaztapenak:
Instalazioaren erabilerari lotuta, arauak eta ekintzak betetzen ez dituenak edo berau zuzen erabiltzea eragozten duten hutsegiteak egiten dituztenak ondorio hauek edukiko lituzkete:
1. Falten sailkapena:
–Falta arinak.
–Falta larriak.
–Falta oso larriak
a) Falta arinak:
Erregelamendu honetan ezarritako arauetako edozein ez betetzea, salbu berariaz falta larritzat edo oso larritzat hartzen direnak.
b) Falta larriak:
–Hiru falta arin egitea.
–Identifikazio elektronikoa beste edonori uztea, kirol instalazioetan sartzeko, edo eskainitako beste edozein zerbitzutan.
–Beste edozein arau-hauste, beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragin diezaiokeena.
–Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea erabilera txarragatik.
–Instalazioaren barrenean ordena larriki nahasten duen edozer egitea edo ez egitea.
c) Falta oso larriak:
–Arau-hauste larri bat behin baino gehiagotan egitea.
–Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dieten falta larriak egitea.
2. Zigorrak:
a) Falta arinek berekin ekarriko dute instalazioa aldi batean erabiltzeko debekua; aldi hori 3 egunetik 5 egunera bitartekoa izanen da, arau-haustearen egunetik kontatzen hasita.
b) Falta larriek berekin ekarriko dute instalazioa aldi batean erabiltzeko debekua; aldi hori 15 egun eta hilabete bat bitartekoa izanen da, zehapenaren gaztiguaren egunetik hasita. Higigarri edo higiezinen bat kaltetu ezkero, konponketaren kargua pasako zaio.
c) Falta oso larriak Udalaren Kirol Zerbitzuari igorriko zaizkio, kasu bakoitza azter dezan eta behar den zehapena ezar dezan: instalazioa erabili ezina ekarriko du hilabete batetik betiko erabili ezinera bitarte, alde batera utzita Udalaren Kirol Zerbitzuak arau-hauslearen aurka abiarazten ahal dituen legezko egintzak.
3. Preskripzioa:
Falta oso larriek hiru urteren buruan preskribatuko dute, larriek bi urteren buruan eta arinek sei hilabeteren buruan. Falta oso larrietan ezartzen diren zehapenek hiru urteren buruan preskribatuko dute, arau-hauste larrietan ezartzen direnek bi urteren buruan, eta arau-hauste arinetan ezartzen direnek urtebetean.
6. artikulua. Ordezko araudia:
Arau hauetan espresuki jasota ez dagoen orotan aplikagarria izango da Nafarroako Kirolari Buruzko 15/2001 Foru Legean ezarritakoa eta orokorrean Nafarroako Toki Entitateei ezartzen zaien legeria.
ERANSKINA I.–ADIN TXIKIOENTZAKO BAIMENA:
Nik .................................................................................................................................... jaun/andreak, NAN zenbakidunak ................................, helbidea ........................................................................... duenak, ............................................ adin txikikoaren ama/aita - legezko tutore naizen aldetik eta nire ardurapean,
ADIERAZTEN DUT:
Lehena.–Baimena ematen diodala nire seme alaba den ............................................................... urteko haurrari, Larraungo udaleko boulder instalazioak erabili ditzan.
Bigarrena.–Seme/alabak ez duela kirol jarduera hori modu egokian egitea eragotziko dion gaixotasun edo ezgaitasunik.
Hirugarrena.–Jakitun naizela kirol-modalitate horrek, beste edozein jarduera fisiko bezala, lesioak eta kalteak ekar ditzakeela, eta horietan Larraungo Udalak ez duela inolako erantzukizunik izango.
Larraunen, 202Xeko ..................................................... an.
Oharra: NANaren fotokopia utzi beharko du gurasoak.
Iragarkiaren kodea: L2316347