251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Udal Planaren P1-A eta ZV Eluseder 2 lurzatien aldaketa xehatua. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2023ko azaroaren 24ko Alkate Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Aresoko Udal Planeko P1-A eta ZV Eluseder 2 lurzatien aldaketa xehatuari. Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onar dezan, hala badagokio.

Areson, 2023ko azaroaren 24an.–Jarduneko alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2316796