1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
40E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, 4. poligonoko 67. lurzatiari eta SP-01 plangintza-sektoreari dagokiena, Jesús Ángel Sanz Bailek sustatua.
Arguedasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu zuen garai hartan Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua zenean, behin betiko onets zedin.
Espedientearen helburua da Arguedasko 4. poligonoko 67. katastro-lurzatiaren zati baten sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizagarria izatetik hiri lurzoru finkatua izatera pasatzeko. Lurzati horren zati bat SP-01 plangintza sektoretik kanpo uzteak sektorearen azalera eta eraikigarritasuna murriztea dakar.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 338E/2023 Ebazpenaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten da Arguedasko Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz, ingurumenaren gaineko ukipenik sortzen ez duela iritzita. Aldaketak 4. poligonoko 67. lurzatiari eragiten dio.
Ebazpen hori 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ekoan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaz baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, 4. poligonoko 67. lurzatiari eta SP-01 plangintza-sektoreari dagokiena, Jesús Ángel Sanz Bailek sustatua.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Arguedasko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, onetsitako hirigintza-araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2315925