251. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

37E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Abartzuzako Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 527. katastro-lurzatiaren zati baten sailkapenari dagokiona, Tarsicio Javier Sainz Munárrizek sustatua.

Abartzuzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen helburua da Abartzuzako 1. poligonoko 527. katastro-lurzatiaren zati baten sailkapena aldatzea. Orain lurzoru urbanizaezina da, "ukipen espezifikoak dituen lurzorua. Biztanlegunearen ingurunea", zehazki, eta aldaketaren ondorioz hiri lurzoru finkatua izanen da, gehituko baitzaio 1. poligonoko 208. lurzati mugakidea, hiri lurzoru finkatuko sailkapena duena, lurzati zatiezin bakar bat osatzeko.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 398E/2023 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen adierazpen estrategikoa egiten da Abartzuzako Udal Planaren determinazio egituratzaileen aldaketari buruz. Aldaketak 1. poligonoko 208. eta 527. lurzatiei eragiten die eta Tarsicio Javier Sainz Munárrizek sustatu du.

Ebazpen hori 2023ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaz baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Abartzuzako Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 527. katastro-lurzatiaren zati baten sailkapenari dagokiona, Tarsicio Javier Sainz Munárriz sustatua.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Abartzuzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2315769