2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Izendapena, zerbitzu anitzetako ehorzlearen lanpostu hutsa bete dadin, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)
Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 6an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusi da deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako ehorzlearen lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko).
Kalifikazio-epaimahaiak, urriaren 9an egin bilkuran, proposamena egin zuen José Antonio Ayala Martínez izendatzeko zerbitzu anitzetako ehorzlearen lanposturako, langile lan-kontratudunen araubidean.
Ikusirik 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko deialdiaren 11. oinarria.
Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:
Lehenengoa.–José Antonio Ayala Martínez izendatzea lan-kontratudunen araubidean, zerbitzu anitzetako ehorzlearen lanposturako.
Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, zerrenda honetan ageri den moduan:
LANPOSTUAREN IZENA | ZENBAKIA | ARAUBIDEA | MAILA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | ARRISKU-OSAGARRI BEREZIA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | IZEN-DEITURAK |
ZERBITZU ANITZAK, EHORZLEA | 1 | LK | BB | ML | 15 | 40,91 | 10 | 10 | JOSÉ ANTONIO AYALA MARTÍNEZ |
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko abenduaren 22an jabetu beharko du lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko.
Laugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Corellan, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2315746