250. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat (elektrikaria) betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izendapena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 6an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat (elektrikaria) merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Kalifikazio-epaimahaiak, urriaren 9an egin bilkuran, proposamena eginik Pedro Santiago Rodríguez Díaz izendatzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (elektrikaria), langile lan-kontratudun gisa.

Ikusirik 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko deialdiaren 11 oinarria.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Pedro Santiago Rodríguez Díaz izendatzea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (elektrikaria), langile lan-kontratudun gisa.

Bigarrena.–Lanpostua esleitzea zerrenda honetan ageri den moduan:

LANPOSTUAREN IZENA

ZENBAKIA

ARAUBIDEA

MAILA

SARBIDEA

MAILAKO
OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA

IZEN-DEITURAK

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA, ELEKTRIKARIA

1

LK

D

ML

12

35

10

PEDRO SANTIAGO RODRÍGUEZ DÍAZ

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko abenduaren 22an jabetu beharko du lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko.

Laugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2315745