25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Gora jotzeko 22-02267 errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenari buruzkoa

22-02267 gora jotzeko errekurtsoa jarri da Antsoaingo Udalaren osoko bilkurak 2022ko irailaren 13an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horrek ezetsi egin zuen berraztertzeko errekurtso bat, zeina ezarri baitzen osoko bilkurak 2022ko plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka (2022ko maiatzaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301461