25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren espedientea. Jendaurrean jarri eta ediktu bidez argitaratu ondoren (2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta zerrenda behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izateko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat bat datozen arauetan ezarritakoarekin.

Allon, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2.–Izena: administraria. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Osagarri pertsonala, Diruzaintzako karguagatik: %10 (A maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Funtzionarioak.

4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

5.–Garbiketako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %15. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994ko uztailaren 1a.

Administrazio-araubideko langileak.

Borda Martín, Daniel. Maila: A. Idazkaria. Antzinatasuna: 2020ko uztailaren 1a.

Zaracaín Pérez, María-Blanca. C maila. Administraria. Antzinatasuna: 1994ko irailaren 1a.

Aramendía Díaz, Ana Isabel. Maila: D. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2009ko uztailaren 1a.

Lan-kontratudunak.

González Amador, Miríam. Garbitzailea. D maila. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2301267