25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2023ko lan-egutegia

Mankomunitateko buruak 2023ko urtarrilaren 17ko 2 zenbakidun Ebazpena eman zuen:

Kontuan harturik zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuak (legegintzako dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Bat etorriz xedatutakoarekin abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen didaten apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Foru Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 84. artikuluak

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen bulegoetan 2023an izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2023. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: Herriko jaiegunaren ondoko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Bigarrena.–Lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da.

Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 12:00etatik 15:00ak arte.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta horren berri ematea Batzar Orokorrari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2023ko urtarrilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2301193