25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2023ko urtarrilaren 16an, 2/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua: "Gaia: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Jesús María Larretxea Lazkano buruordeari, 2023ko urtarrilaren 17tik otsailaren 24ra bitartean, biak barne".

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarritakoa, horiek izanik, kasu honetan, Mankomunitateko buruarenen parekoak.

–Ikusirik Ekaitz Astiz Martínez Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela 2023ko urtarrilaren 17tik otsailaren 24ra bitartean, biak barne.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Jesús María Larretxea Lazkano buruordeari, 2023ko urtarrilaren17tik otsailaren 24ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde Jesús María Larretxea Lazkanori eskumenak haren esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan agindutakoari jarraikiz (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon daitezen, hala xedatzen baitu, 44.–4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2301130