25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren 2022ko irailaren 23ko 10/2022 Ebazpenaren bidez onetsi dira lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko, Mankomunitateko buruaren urtarrilaren 23ko 2/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehenbizikoa.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Bigarrena.–Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:

https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/e83b0876-41e8-446a-85ed-360005eb3a9a/

Hirugarrena.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Buñuelen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2301127