25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2022ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Mankomunitatearen 2023ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa, aho batez.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedienteak azter ditzaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan.

Mendabian, 2023ko urtarrilaren 17an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2300922