25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik, behin betiko onesten da 2023ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete daitezen.

Burgin, 2023ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak:

Lanpostuaren izena: Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitaterako idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Lanaldia: %23,64.

Aldi baterako lan-kontratudunak:

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B2 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46.

Izenen zerrenda

Administrazio araubideko langileak:

María Idoya Anaut Mayo: Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitateko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %23,64. Egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak:

Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %46. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa, B2 maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2301115