25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 17ko ebazpen baten bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Sonia Martínez Marañónen esku utzi du 2023ko apirilaren 22an Mañeruko udaletxeko osoko bilkuren aretoan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Mañerun, 2023ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2300916