25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2022ko azaroaren 18an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoa.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik Udalaren ediktu-taulan eta 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi eta argitara ematen dira 2022ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Luzaiden, 2023ko urtarrilaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. 2019ko urtarrilaren 1az geroztik, D mailan sartzen da. D mailarako osagarria, %12. Lanpostuko osagarria, %7. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: garbiketako peoia. Maila: E. Mailako osagarria, %15. Lanaldi partziala (%50). Egoera: hutsik. Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: garbiketako peoia. Maila: E. Mailako osagarria, %15. Lanaldi partziala (%50).

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Alzón Aldave, Ángel M.ª. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2001eko urtarrilaren 1a. 4. gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena 2013ko azaroaren 4koa da. D mailan 2019ko urtarrilaren 1az geroztik. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %7.

Administrazio-kontratudunak.

Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko uztailaren 8a. 4. gradua.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Da Cruz Monteiro, Elisia. Garbiketako peoia. Maila: E. Mailako osagarria, %15. Lanaldi partziala (%50). Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2014ko urtarrilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2301087