25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2022ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta onespenaren iragarkia 2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Legez ezarritako jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen kapituluka laburturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 102.389,39 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 72.760,67 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 41.173,74 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 231.152,73 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 214.783,78 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 376.063,10 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.038.323,41 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 144.628,13 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 295.966,91 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.454,48 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.435,63 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 531.807,80 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.030,46 euro.

Gastuak, guztira: 1.038.323,41 euro.

Luzaiden, 2023ko urtarrilaren 19an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2301047