25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023rako plantilla organikoa, aginduzko lanpostu zerrendarekin eta lanpostuen egoera juridikoarekin, bai eta langileen zerrenda ere, eragotzi gabe gerora aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuetatik erator daitezkeen aldaketak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoaren arabera.

Onetsitako espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Zarrakaztelun, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L2301456