25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 54. Ebazpena eman zuen 2023ko urtarrilaren 18an. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2023ko urtarrilaren 20tik 22ra, biak barne, kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBATZI DUT:

1. Ander Carrascón Erice lehen alkateordeari eskuordetzea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2023ko urtarrilaren 20tik 22ra, biak barne.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, ezarririk daudenak Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2301042