25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 679/2022 Ebazpenaren aurka eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren aurka, zeinen bidez onetsi baitziren, hurrenez hurren, alde batetik, deialdi bat Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, eta bestetik, deialdi bat Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen Francisco Javier Pérez Azagra jaunak eta beste batzuek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 679/2022 Ebazpenaren aurka eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren aurka, zeinen bidez onetsi baitziren, hurrenez hurren, alde batetik, deialdi bat Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, eta bestetik, deialdi bat Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Alegazioak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2301073