25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea

Udalak, 2023ko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Ezartzea alkate kargua dedikazio partzialekoa izanen dela, eta kargu horretan aritzeagatik jasoko dela espedientean proposatutako ordainsaria, hots, 12.600 euro, barnean direla behar diren enpresa-kuotak, eta alta emanen dela Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara bertaratzeagatik jaso beharreko ordainsariak; 170 euroko zenbatekoa ezarri da saio bakoitzeko.

Hirugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, haien egitekoetan aritzean izandako benetako gastuengatik

a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetan, benetan ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Laugarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatzea, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bidaurretan, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2300977