2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2023ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
2023ko urtarrilaren 25ean Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2023ko plantilla organikoaren aldaketa (ur-hornidurako zerbitzua).
Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez balego, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.
Beran, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2301502