Iragarkia
249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAKAIKU
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko, aldi baterako
lan-kontratudunen araubidean. Izangaien zerrenda bat eratzea balizko ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:
1.–Oinarriak onestea eta prozesuari hasiera ematea deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, Bakaikuko Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostu bat betetzeko aldi baterako kontratuarekin.
2.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Dagokion lan eskaintza bete eta bidaltzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4.–Herriko alkateari ahalmena ematea beharrezkoak diren dokumentu guztiak sina ditzan, erabaki hau betetzeko.
Bakaikun, 2023ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez zerbitzu anitzetarako langile bat kontratatzea aldi baterako lan-araubidean eta lanaldi erdian eta, orobat, izangaien zerrenda bat eratzea, izan daitezkeen ordezkapen, baja edo beharrei erantzuteko, betiere Bakaikuko Udalaren zerbitzura. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. a) artikuluan ezarritakoarekin.
1.2. Lanpostuak izanen ditu D mailako ordainsariak, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (maila horretako eginkizunak dituelako) eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lortzen ahal direnak ere.
1.3. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia izanen dira Bakaikuko Udalak lanpostu horretarako ezarritakoak; zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko ditu. Lanpostua Zerbitzu Orokorren Alorrekoa denez, igande eta jaiegunetako lanak sartzen ahalko dira lanaldian.
Lanaldia osoa izanen da; %100ekoa, alegia.
1.4. Kontratudunak hilabeteko probaldia gainditu beharko du eta epe horretan bi aldeetako edozeinek deuseztatzen ahalko du kontratua, horren berri modu ofizialean jakinaraziz gutxienez ere hamabost egun baliodun lehenagotik. Lanpostu hutsa aldi baterako betetzeko kontratatzen den pertsonak lanpostua utzi beharko du, lanpostu hori jabetzan betetzen denean eta hura betetzeko hautatuta izan dena lanpostuaz jabetzen denean.
1.5. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina); Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari (onetsi zen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez); eta aplikatu beharreko gainerako arauei.
2. oinarria.–Eginkizunak.
Bete beharreko eginkizunak bat etorriko dira deialdiaren kategoriarako ezarritakoekin. Lanpostuaren mailari dagozkionak izanen dira, eta lotuta egonen dira Bakaikuko Udalaren mantentze-lan orokor eta obretako zerbitzuaren berezko eta barneko instalazio eta obrei. Besteak beste honako eginkizun hauek izanen ditu, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
–Maneiatzea, mantentzea eta konpontzea zerbitzuaren berezko makinak, lanabesak eta tresnak.
–Beharrezkoak diren hiri-altzariak paratzea eta haiei dagozkien mantentze-lanak egitea, bai eta hesiak, itxitura elementuak, seinaleak eta abar ere, betiere Bakaikuko Udalaren eskumen eta zerbitzuekin bat.
–Beharrezkoak diren altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea, betiere Bakaikuko Udalaren eskumen eta zerbitzuekin bat.
–Zerbitzuaren ibilgailuak gidatzea eta makineria maneiatzea (B motako gidabaimena arte, hori barne).
–Udalaren bulegoetan, ondasun higiezinetan eta gainerako azpiegituretan, bai eta horietatik kanpo ere, mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.
–Dagokion mailaren barnean, eskatzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzako jarduketak egitea.
–Udalaren instalazioak, higiezinak eta gainerako azpiegiturak (zentro medikoa, udal hilerria...) garbitzea.
–Bere zerbitzuko makineria guztia, lanabesak, ibilgailuak eta abar zaindu eta kontrolatzea.
–Laneko segurtasun eta higiene neurriak kontrolatzea.
–Bere maila eta kategoriaren barnean agintzen zaizkion gainerako guztiak betetzea.
Halaber, zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:
–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.
–Koordinatzaileari aldiro komunikatzea udal azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak.
–Zerbitzuak hobetu daitezela sustatzea eta horretan laguntzea, eta proposatzea hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak.
–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.
–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.
–Begiratzea ea egoera onean dauden Bakaikuko Udalaren eskumeneko instalazio eta espazio publikoak eta beraren eraikinak, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanetarako eta/edo hobekuntzarako.
–Hala Bakaikuko Udalak nola organo delegatuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barnean; barnean dela goragoko mailetakoei laguntzea eta haien lanak egitea.
3. oinarria.–Izangaien betekizunak.
Lanpostuan aritzeko izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Espainiako herritarra izatea, Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako ezkontideek edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, parte har dezakete haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuaren eginkizunetan aritzeko.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
f) Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa.
g) Euskaraz jakitea: Eskatutako ezagutza-maila B2 izanen da, indarrean dagoen balorazio-sistemaren edo baliokidearen arabera (Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila edo 9. urratsa).
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesu aldian eta kontratazioak iraun bitartean ere beharko dira bete.
Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.
4. oinarria.–Eskabideak.
4.1. Bakaikuko Udaleko Erregistro Orokorrean (Santio plaza 1, 31810 Bakaiku) edo egoitza elektronikoan (https://egoitzaelektronikoa.bakaiku.eus) aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskabideak, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein bide erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
Eskabidea zuzenean Bakaikuko Udaleko Erregistroan aurkeztu ez den kasu guztietan, eta administrazio eraginkortasuna dela-eta, Bakaikuko Udalari horren berri eman beharko zaio udala@bakaiku.eus helbide elektronikoaren bidez, eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barrenean.
4.2. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).
4.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.
b) Lehiaketaldian baloratzeko aurkezten diren merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo horien kopia autentifikatuak; eskabidean bertan adierazi beharko dira lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak.
4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahalko dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.
4.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
4.7. Eskatzen den euskara-maila egiaztatzen duen dokumentaziorik ez duten izangaiek aukera izanen dute maila hori egiaztatzeko, Mankomunitateak horretarako antolatzen dituen proba edo probak gaindituz. Inguruabar hori eskabidean adierazi beharko da.
5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Bakaikuko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori argitara emanen da Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.bakaiku.es), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Izangai bazterturik ez bada, besterik gabe onetsiko da onartuen zerrenda behin betiko gisa.
5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete, eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Bakaikuko Udalean.
5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Bakaikuko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko aginduko du, deialdi honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.
5.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.b) artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
5.5. Hizkuntza-maila zehazteko proba.
Euskararen ahozko eta idatzizko B2 maila edo baliokidea frogatzen duen titulua ez dutenek eskatutako hizkuntza maila badutela egiaztatzen ahalko dute berariazko proba baten bidez, jarraikiz ezarritakoari Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan.
Maila-proba hori egin nahi duten izangaiek eskabide-orrian adierazi beharko dute.
Proba Sakanako Mankomunitateak eginen du hautaketa-prozesua hasi baino lehen, eta bi ariketa eginen dira.
Lehenengoa idatzizko ariketa izanen da, eta irakurriaren ulermena eta idazteko trebetasunak baloratuko dira (gramatika, hiztegia, diskurtso-egokitasuna, antolaketa eta koherentzia, etab.).
Bigarrenean, ahozko ariketa bat eginen da, hizkuntzaren ahozko ezagutzaren ulermena eta irismena baloratzeko (gramatika-errepertorioa, jariotasuna, interakzioa, ahoskera eta intonazioa, diskurtso-kohesioa, eta abar).
Bi ariketak gainditzen dituzten izangaiek bakarrik frogatuko dute euskararen ezagutza, eta hautaketa-prozesuan parte hartzen ahalko dute.
6.–Hautaketa prozesuaren bilakaera eta balorazioa.
6.1. Lehiaketaldia.
Oposizioa gainditu duten izangaiei baloratuko zaie lehiaketaldia, eta 30 puntu izanen ditu gehienez, baremo honen arabera:
6.1.1. Esperientzia.
Nafarroako toki-erakunde batendako, zerbitzu anitzetako lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: 4 puntu urteko.
Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren hartuko da kontuan, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.
Gehienez ere 20 puntu eskura daitezke atal horretan.
6.1.2. Prestakuntza.
Izangaiak jarraian ageri diren puntuak eskuratuko ditu gai hauei buruzko ikastaroak egin izanagatik (10 puntu gehienez ere).
Ez da punturik emanen 5 ordutik beherako ikastaroengatik.
–Erdi eta goi mailako lanbide heziketako ikasketa tituluengatik, lanpostuarekin ikustekoa badute:
- Erdi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa; igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 2 puntu.
- Goi mailako gradua: energia eta ura lanbide-arloa; instalazioa eta mantentze-lanak lanbide-arloa; elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloa, igeltserotza eta eraikuntza lanbide-arloa; arotzeria lanbide-arloa edo deialdiaren xedeko lanpostuarekin lotutako goi mailako heziketa zikloa: 3 puntu.
–Deialdiaren xede den lanpostuarekin lotutako ikastaroak egiteagatik, honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:
- 0,30 puntu, 5 eta 10 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko.
- 0,40 puntu, 10 eta 20 ordu bitarteko ikastaro bakoitzeko.
- 0,50 puntu, 20 ordutik gorako ikastaro bakoitzeko.
6.2. Oposizioaldia. Oposizioaldian, ariketa teoriko-praktiko bat egin beharko da.
6.2.1. Proba teorikoa. Galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio; erantzuteko zenbait aukera emanen dira baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira.
Proba honetan, epaimahaiak 30 puntu ematen ahalko ditu gehienez, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu gutxienez eskuratzen ez dituzten izangaiak.
Galdera guztietan hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da balioduna. Galderak guztiek izanen dute balio bera, eta gaizki erantzundako galderengatik ez da punturik kenduko.
Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
Bi ariketa horiek egun berean egin ahalko dira, bata bestearen ondotik eta epaimahaiak bien artean atsedenaldia egitea erabaki dezake; edo, aitzitik, probak egiteko zenbait egun ezarri ahalko ditu.
Epaimahaiak erabakiko du, bi ariketak hasi aurretik, gehienez ere zenbat iraunen duten.
6.2.2. Proba praktikoa.
Proba praktikoa gai hauetako bati edo batzuei buruzkoa izanen da: elektrizitatea, mekanika, iturgintza, igeltserotza, soldadura... 2. oinarrian zerrendatutako lanpostuaren berezko eginkizunei lotuta, barnean dela mota guztietako makinen erabilera.
Ariketaren balorazioak 40 puntu egin ditzake gehienez ere eta bazterturik geldituko dira 20 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.
6.2.3. Ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.
6.2.4. Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.
6.2.5. Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
Epaimahaiak erabakiko du, bi ariketak hasi aurretik, gehienez ere zenbat iraunen duten.
7.–Kalifikazio-epaimahaia.
7.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Egoitz Urritza Lazkoz, Bakaikuko Udaleko alkatea. Ordezkoa: Josetxo Kintana Larraza, Bakaikuko Udaleko alkateordea.
–Mahaikidea: Alberto Tollar Marquinez, Etxarri Aranazko zerbitzu anitzetako langilea. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Mahaikidea: Javier Zelaia Etxarri, Urdiaingo Udaleko zerbitzu anitzetako langilea. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Mahaikidea: Susana Mendinueta Flores, Cederna Garalur. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
Epaimahaikide idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon, Bakaikuko Udaleko idazkaria. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
7.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, baldin suertatzen badira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako ezarriak dauden arrazoiak. Halaber, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako moduan.
7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, eta pertsona hautatuak agiriak aurkeztea.
8.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Bakaikuko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Gero, Bakaikuko Udaleko alkateari igorriko dio probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia kontratatzeko proposamena.
Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioen hurrenkeraren araberakoa, Bakaikuko Udalean maila horretako ordezkapenak egin behar direnerako erabiliko da, zerbitzuen beharren arabera eta deialdiko xedearekin bat, harik eta lanpostuaren jabetza hartzen den arte.
8.2. Proposatzen den izangaiak, kontratualdia hasi aurretik, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Bakaikuko Udalaren Erregistro Orokorrean:
a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.
b) Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo titulua lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren agiriarena (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen).
c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik zerbitzu anitzetako lanpostuaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.
d) Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.
e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, adierazten duena ez dagoela desgaitua ez gabetua eginkizun publikoetarako eta ez dutela bereizi inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
f) Proposatutako izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.
g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, bizileku-txartela.
h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.
i) Bakaikuko Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.
8.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, alde batera utzi gabe eskabidean informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzukizuna.
9. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.
9.1. Kontratazio zerrendek lau urteko indarraldia izanen dute, salbu epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.
9.2. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.
A) Deia:
Probak gainditu dituzten izangaien kontratazioa eginen da, oro har, zerbitzuaren beharren arabera, aurretiaz banakako deiak eginik.
Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.
Dagokien zerrendan zer hurrenkeratan agertzen diren, harexen arabera eginen zaie dei izangaiei. Aurreko hori gorabehera, dei horretan kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. apartatuan.
Izangai bati kontratua telefonoz eskaintzen zaionean, gutxienez hiru dei eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.
Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, adierazita gorabeherak, eguna eta ordua.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa/k denari/direnei deituko zaio/e, harik eta eskaintzen den/diren lanpostua/lanpostuak bete arte.
Izangaiekin ezin izan bada harremanetan jarri, izangai horiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.
Deietarako oro har ezarritakoa gorabehera, baldin eta izangai bat lanean ari bada edo aritu bada Bakaikuko Udalean aldi baterako kontratu batekin deialdi honen ondorioz, kontratu hori bukatu eta hurrengo 12 hilabetean Udalean antzeko lanpostu bat bete behar izanez gero, Administrazioak izangai horri berari eskainiko dio kontratua, betiere dagokion zerrendan libre badago berriz dei egiten zaionean.
Kontratudun batek kontratuari uko egiten ahalko dio iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio hurrenkeraren arabera.
B) Uko egitea:
1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean:
1.–Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan-kontratu batengatik horretara behartua egotea.
2.–Aldi baterako ezintasun egoeran egotea, edo lizentzia edukitzea umea izateagatik edo adoptatzeagatik.
3.–Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, naturala zein adoptatua.
4.–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa.
5.–Izangaia ezkondu berria izatea edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, baldin eta lanpostuari uko egiten badio egoera horiek gertatu ondoko edo aurreko hamabost egun naturaleko epean.
Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hilabeteko epea izanen dute, uko egitearen lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.
Artikulu honetako lehenbiziko apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek komunikatuko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, agiriak aurkeztuko dituzte, adierazten dutenak noiz bukatu den uko egitea ekarri zuen egoera. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.
C) Baztertzeak:
Izangaiak honako kasu hauetan geldituko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:
a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea.
c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.
9.3. Kontrataturikoei alta emanen zaie Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta bertan afiliatuko dira; beraz, haien kontura izanen dira ordaindu behar den kuota eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
10. oinarria.–Kontratazioa eta kontratuaren hasiera.
10.1. Bakaikuko Udaleko Alkatetza izanen da organo eskuduna izangai proposatuaren aldi baterako kontratazioa sinatzeko, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoarekin bat. Betiere, izangaiak bete behar izan du aurreko oinarrietan ezarritakoa.
10.2. Izangai kontratatuak lanean hasi beharko du formalizatutako kontratuaren arabera hala dagokion egunean.
10.3. Hilabeteko probaldia ezartzen da, kontratazio egunetik hasita.
11. oinarria.–Aplikazio osagarria.
Deialdi honetan ezartzen ez den orotan aplikatzekoak diren indarreko arauak aplikatuko dira.
12. oinarria.–Errekurtsoak.
12.1. Errekurtso hauek para daitezke deialdi honen aurka, baita oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ere:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, egoki den Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.– ESKABIDE EREDUA
Izen-abizenak .............................................................................................................................., NANaren zenbakia ................................................................................................................................., helbidea ................................................, kalea ........................................................................................, zk.a ..........................., posta-kodea ........................................, telefonoa ................................................
Adinez nagusia naiz; zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Deialdi honetan onartua izatea eskatzen dudala: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko aldi baterako lan-kontratudunen araubidean, eta izangaian zerrenda bat osatzeko, Bakaikuko Udalean sor daitezkeen ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako. Deialdia 2023ko ...... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ............................ren .............(e)(a)n.
Ez dudala karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik.
Ez dudala indarrean diren xedapenetan ezarritako ezgaitasunetarik batere.
Ez naizela baztertua izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.
Deialdiko oinarriak onartzen ditudala eta men egiten diodala haien edukiari.
Deialdian eskatzen den euskara maila egiaztatzeko antolatzen diren probetan parte hartu nahi dudala: BAI/EZ.
Desgaitasun hau dudanez: ...................................................................... ariketak egin ahal izateko egokitzapenak eskatzen ditudala denborari eta baliabideei dagokienez: BAI/EZ.
Hartara, honekin batera aurkezten dut legeen arabera desgaitasuna dudala frogatzen duen jatorrizko agiria, organo eskudunak emana, edo haren fotokopia konpultsatua.
Horiek horrela,
ESKATZEN DUT:
Eskabidea tenorez eta moduz aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
1. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.
2. gaia.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.
3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.
4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Lanabesak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta murruak eraikitzea.
5. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, diferentzialak.
6. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak.
7. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.
8. gaia.–Makineria eta ibilgailuak maneiatu, mantendu eta konpontzea.
9. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.
10. gaia.–Bakaikuko Udalaren eremuko geografiari buruzko ezagutzak.
11. gaia.–Kaleen garbiketa mekanizatua eta ez-mekanizatua.
12. gaia.–Hondakin mota bakoitza bereizi eta botatzea.
13. gaia.–Laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak.
14. gaia.–Sareak, harguneak eta ur kontagailuak mantentzeko materialak, aparatuak eta erremintak.
15. gaia.–Zerbitzua zer udalerritan egiten den, udalerri horretako planoak interpretatzea. Bakaiku: kokapen geografikoa, azalera, biztanleria, lekuak, alderdiak, errekastoak, fauna, landaredia. Udal ondasun eta instalazioen, eraikinen eta zerbitzuen ezaugarriak eta antolaketa. Udalaren osaera.
Iragarkiaren kodea: L2315973
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
