2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Kontribuzio bereziak ezartzea, Pablo Sarasate kaleko obretarako
Sartagudako Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Behin betiko onestea Pablo Sarasate kalean zoladura eta euri-uretarako sareak paratzeko obretarako kontribuzio bereziak ezartzeko eta agintzeko espedientea. Kontribuzio berezi horiek ezartzearen eta eskatzearen zilegitasuna honako honetan datza: Jesús García Quintana arkitekto teknikoak 2023ko ekainean prestatutako exekuzio-proiektuak mugatzen duen eremu onuraduneko ondasun higiezinen balio igoeran.
2. Zerga-oinarria: obren kostua osoa, proiektua idaztea eta obrak zuzentzea barne, 405.610,62 eurokoa da, BEZa barne. Hona hemen xehetasunak:
–Zerga-oinarriaren determinazioa.
- Zoladura jartzeko obrak, idatzitako proiektuaren arabera: 103.938,83 euro.
- Euri-uretarako sareak jartzeko obrak, idatzitako proiektuaren arabera: 154.108,84 euro.
- Proiektua idaztea: 13.515,16 euro.
- Obrak zuzentzea: 8.109.09 euro.
- Gastu orokorrak eta mozkin industriala: 43.253,95 euro.
- BEZa: 65.854,14 (obra) + 4.541,09 (proiektua) = 70.395.23 euro.
–Obraren finantzaketa:
SUBJEKTU FINANTZATZAILEA | ZENBATEKOA (eurotan) | % |
Sartagudako Udala | 83.387,05 | 20,55 |
Tokiko Inbertsio Plana | 239.737,53 | 59,10 |
Kontribuzio bereziak | 42.356,70 | 10,45 |
BEZ berreskuragarria | 40.129,34 | 9,90 |
Jarduketa, GUZTIRA | 405610.62 | 100 |
3. Subjektu pasiboak: jarduketa eginen den kaleetan dauden lurzatien jabeak, proiektuan dagoen agirietan xehatutakoaren arabera, obrek onura berezia eginen dioten eremuan sartuta baitaude lurzati horiek. Honako kale hauei, osorik edo zati batzuetan, eragiten die:
–Pablo Sarasate kalea.
Ezarri da onuradunek guztizko kostuaren %10,45 (%90 gehienez ere) ordainduko dutela. Aldea, hortaz, Udalak ordainduko du, aurrekontuan horretarako berariaz gordetako partidaren bitartez. Aurreikusitakoak baino dirulaguntza gehiago lortuz gero, murriztu eginen da subjektu pasiboek kontribuzio berezi gisa ordaindu behar duten kuota.
4. Eskatzea kontribuzio berezien %50 ordaintzea, hurrengo urterako aurreikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera, zeinak 21.178,35 euro egiten baitu. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura burutu ez bada ez da zilegi izango beste urte batekoa aurreratzeko eskatzea. Gainerako %50a obrak amaitu ondoren eskatuko da.
5. Espedientean jaso den zergadunen zerrenda onestea, baita norbanakoen kuotak ere, banatzeko ezarri irizpideak zerga-oinarriari aplikatuz kalkulatuta.
6. Erabaki honetan arautzen ez diren kontuetan, indarrean dagoen Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza aplikatuko da.
7. Subjektu pasibo bakoitzari eskatuko zaion kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino handiagoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.
8. Interesdunei jakinaraztea ordaindu beharreko kuotak zatitzen edo geroratzen ahal direla bost urterainoko epean, gehienez, subjektu pasiboek hala eskatuta eta beharrezko bermeak emanda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 92. eta 115. artikuluetan xedatzen den bezala.
Sartagudan, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Beatriz Santos Belinchón.
Iragarkiaren kodea: L2315917