249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 422. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzak 2023ko azaroaren 6an emandako 2023-1149 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen La Masía Blava Sociedad Limitada sozietateak sustatutako xehetasun-azterketa Uharteko katastroko 2. poligonoko 422. lurzatirako (1776/2023 espedientea).

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2315753