249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 9ko 272/2023 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuan behin-behineko ikuskatzaile lanpostuak zerbitzu eginkizunetan aldi baterako betetzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Iragarki honen bidez jakinarazten da ezen Pablo Horcada Iriartek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela honako ebazpen honen aurka: 272/2023 Ebazpena, urriaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuan behin-behineko ikuskatzaile lanpostuak zerbitzu eginkizunetan aldi baterako betetzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabilita.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2023ko azaroaren 9an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2315874