2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Erabilera baimengarrien aldaketa, nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren kategorian. Jendaurrean jartzea
Cintruenigoko Udalak, 2023ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa egitea Cintruenigoko Udal Plan Orokorrean. Aldaketaren xedea da nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoruaren kategoriarako erabilera baimengarrien artean sartzea teknologia fotovoltaikotik abiatuta energia elektrikoa sortzen duten instalazioak, haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak barne. Rodmon centro de recuperación de equipos para Energías Renovables SL da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan.
Cintruenigon, 2023ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2316018