249. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

23-01601 gora jotzeko errekurtsoa, kaleko obrek eragindako kalteak konpontzeko eskaerak isilbidez ezetsi izanaren aurka

Honen bidez, aditzera ematen da 23-01601 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Castejongo Udalak isilbidez ezetsi dituelako Juan Luis Velascok egin dituen zenbait eskaera, kaleko obrek eragindako kalteak direla eta.

Era berean, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kalean–, 31007 Iruña), hamar egun balioduneko epean, epatze dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2315931