2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 3., 4. eta 5. lurzatietan, San Joan Bataiatzailearen kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietan. Hasierako onespena
Burlatako Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 9an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea fatxaden eta bolumenen konposizioari buruzko xehetasun-azterketa bat, San Joan Bataiatzailearen kaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietako esku-hartze orokorreko proiektuari dagokiona (2. poligonoko 3., 4. eta 5. katastro-lurzatiak), eraikin horietako jabeen erkidegoek aurkeztua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2023ko azaroaren 9an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2315932